Luis de Requesens y Zúñiga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis de Requesens» orritik birbideratua)
Luis de Requesens y Zúñiga

Governor of the Spanish Netherlands (en) Itzuli

1573 - 1576
Fernando Álvarez de Toledo - Joan Austriakoa
Governor of Milan (en) Itzuli

1571ko abenduaren 8a - 1573
Álvaro de Sande (en) Itzuli - Antonio de Zúñiga y Sotomayor (en) Itzuli
Espainiako enbaxadorea Egoitza Santuan

1561 - 1562
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLluís de Requesens i Zúñiga
JaiotzaMolins de Rei eta Bartzelona1528ko abuztuaren 25a
HerrialdeaAragoiko koroa
HeriotzaBrusela1576ko martxoaren 5a (47 urte)
Familia
AitaJuan de Zúñiga Avellaneda y Velasco
AmaEstefania de Requesens i Roís de Liori
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraTertzio
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLepantoko gudua

Luis de Requesens y Zúñiga[1] (katalanez: Lluís de Requesens i Zúñiga; Molins de Rei, Espainia, 1528ko abuztuaren 25a - Brusela, 1576ko martxoaren 5a) diplomatikoa eta politikaria izan zen.

Filipe II.a Espainiakoaren aholkularia zen Kataluniako arazoetarako eta Erromako enbaxadore izendatu zuten 1561. urtean Pio V.aren eta erregearen artean, Carranza artzapezpikuaren aurkako auzia zela eta sortutako eztabaida konpontzearren. Joan Austriakoaren aholkulari egin zen eta musulmanen aurka borrokatu zen Granadan (1559) eta Lepanton (1571). 1571. urtean Milango gobernari izendatu zuten.

1573. urterik aurrera Albako dukearen ondorengo izan zen Herbehereetan, haren karguan. Politika moderatua egin zuen, amnistia eskaini zuen guztientzat (1574) eta salmenten gaineko zergak kendu zituen. Bere gudarosteak huts egin zuen Leidengo eta Middelburgeko setioetan, baina Mooken garaile irten zen Luis Nassau buru zuten alemaniar mertzenarioen aurkako gerran. Anberesen zeuden espainiar osteen matxinadari egin behar izan zion aurre baina politika bakezale horrek huts egin zuen.

1892. urtean argitaratu zen haren Correspondencia politica (Gutun politikoak) obra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis de Requesens y Zúñiga Aldatu lotura Wikidatan