Luisa Diogo
Wikipedia(e)tik
Luísa Dias Diogo (Mozambike, 1958ko apirilaren 11-) Mozambikeko politikaria da. 2005eko otsailaren 17az geroztik, herrialde horretako lehen ministroa da, Pascoal Mocumbi aurrekoa izan zela. Horrez gain, Mozambikeko lehen ministro izandako lehendabiziko emakumea da. Luisa Diogo Frelimo alderdikoa da.
Luisak, Maputoko Eduardo Mondlane Unibertsitatean Ekonomia ikasi zuen eta 1983an graduatu zen. 1992an finantza-ekonomian masterra egin zuen Londresko Unibertsitatean.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |