Lujiazui

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gunea ibaiaren beste aldetik ikusia.
Lujiazuiko eraikinik garaienak elkarren ondoan.

Koordenatuak: 31°14′18.59″N 121°30′3″E / 31.2384972°N 121.50083°E / 31.2384972; 121.50083 Lujiazui (txinera sinplifikatuz: 陆家嘴; txinera tradizionalez: 陸家嘴; pinyineraz: Lùjiāzuǐ), Shanghai hiriko gune ekonomiko garrantzitsua da. 1990eko hamarkadaren amaieran sortu zuen gobernuak Shanghaiko Pudong Barrutiaren hegoaldean, Bundaren aurrez aurre eta Huangpu ibaiaren ondoan.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lujiazuik 31,78 kilometro koadroko azalera dauka eta mundu osoko finantza barruti guztiek bezala, eraikuntza gehienak bulego eraikinak dira. Gunearen iparraldean badira oraindik etxe zaharrak, baina pixkanaka eraikuntza hauek eraitsi eta eraikin berriak altxatzearekin batera, desagertu egingo dira.

Bulego dorreez gain, etxebizitza egitasmo handiak daude, "Tomson Riviera Apartments" delakoa esaterako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadara arte, Lujiazuin ontziolak, etxebizitza zaharrak eta mota desberdineko lantegiak baino ez zeuden. Baina hamarkada hartan, gunea eraberritu eta bulego barruti berri bat eraikitzeko lanak hasi ziren.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lujiazui Aldatu lotura Wikidatan