Lukas (Ebanjelaria)
Wikipedia(e)tik
(«Lukas ''Ebanjelaria''» orritik birbideratua)
Lukas ''Ebanjelaria'' Sirian jaio zen, tradizioaren arabera (Antiokian seguru asko), eta osagilea zen ogibidez. Pablo santuaren laguna izan zen, eta hura izan zen Lukasen gidari espirituala, Tertulianoren arabera.
Geroagoko tradizio baten arabera, aldiz, Kristoren hirurogeita hamabi ikasleetako bat izan zen, eta Emausena ere bai. Hirugarren Ebanjelioa eta Apostoluen Egintzak idatzi zituen.
Margolari eta sendagileen patroia da. San Lukasen jaieguna urriaren 18a da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.