Lukas Foss

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lukas Foss, jaiotza-izenaz Lukas Fuchs (Berlin, Alemania, 1922 - New York, AEB, 2009), Estatu Batuetako orkestra-zuzendari, piano-jotzaile eta musikagilea izan zen, jatorriz alemana.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlinen hasi zen musika-ikasketak egiten. Hamabost urte zituela, Estatu Batuetara joan zen, eta han Randall Thompson eta Paul Hindemith izan zituen musika-irakasle. 1950ean, Rome saria irabazi zuen. 1957an, ganberarako inprobisazio-talde bat sortu zuen. Haren lehenbiziko lanak estilo neoklasikokoak dira, Song of Songs (1946), esaterako, soprano eta orkestrarako idatzia.

1950eko hamarraldiaren bukaeran, serialismora (sistema dodekafonikoa), musika aleatoriora eta inprobisaziora jo zuen, eta matematikako probabilitateen teoria erabiltzen hasi zen, musikara egokitua (musika estokastikoa). Horren adibide dira, esate baterako: Time Cycle (1954-1960), soprano eta orkestrarako, eta Barroque Variations (1967), orkestrarako. 1963 eta 1970 bitartean, Buffalo Philharmonic Orchestrako zuzendari izan zen, Kaliforniako Unibertsitateko irakasletza utzi ondoren. Halaber, 1981etik aurrera, Milwaukee Symphony Orchestrako zuzendaria izan da. 1983an, American Academy and Institute of Arts and Letters erakundeko kide izendatu zuten.

1991n, Bostongo Unibertsitateko Arte Eskolako musika-irakasle hasi zen, eta, orduz geroztik, Amerikako eta Europako zenbait orkestratako zuzendari-lanetan ere aritu da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]