Lukin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lukin

 Nafarroa
Lukingo bandera

Lukingo armarria

Izen ofiziala Luquín
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea Luis Ramón Azkona Gil
(San Isidro)
Herritarra lukindar
Koordenatuak 42°36′42″N 2°5′56″W / 42.61167°N 2.09889°W / 42.61167; -2.09889Koordenatuak: 42°36′42″N 2°5′56″W / 42.61167°N 2.09889°W / 42.61167; -2.09889

Navarra - Mapa municipal Luquin.svg

Eremua 8,8 km2
Garaiera 595 m
Distantzia 53,7 km Iruñera
Posta kodea 31243
Biztanleria 146 bizt (2009)
Dentsitatea 16,59 bizt/km²
Sorrera 921 (?)
www.luquin.biz http://www.luquin.biz/ www.luquin.biz

Lukin Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 146 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 54 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidean, Lizarra-Viana norabidean, ezkerretik bederatzi bat kilometrora errepide lokala hartuz. Errepideak herriaren erdigunea bitan banatzen du, batetik, goialdeko auzoa eta bestetik, behealdekoa.

Lukinek bi zati dauzka, elkarrengandik banatuta, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Hegoaldeko zatiak Villamayor de Monjardinekin egiten du muga iparraldean, Arroizekin ekialdean eta Barbarin eta Arroizekin hegoaldean. Hegoaldeko zatiak berriz, Barbarinekin egiten du muga iparraldean, Arroizekin ekialdean, Los Arcosekin mendebaldean eta Sesmarekin hegoaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Lukingo klima tarteko mediterraneoarra da, klima kontinentalarekin nahasturik. Urteko batez besteko tenperatura 13 Â°C ingurukoa da eta urteroko prezipitazio-maila 680mm ingurukoa. Urteko egun euritsuak 80-90 inguru izaten dira.

Herriaren inguruko baso bakanetan arteak eta ameztiak daude, baina baso horien jatorrizko azalera asko gutxitu da nekazaritzaren eragina dela eta.

[aldatu] Historia

Lukin herriaren sorrera argi ez dagoen arren, historialariek 921. urtean sortu zela uste dute, Iruñeko Erresumako erregeek Monjardingo gazteluan egoitza zutela. Kordobako Abderraman III.ak Lukin inbaditu zuen Erdi Aroan. Buruzagi musulman hori Afrikatik zetorren, Antso erregea eta bere seme Gartzia Jaunarekin borrokan egiteko asmoarekin. Valdejunkera izeneko lekuan Iruñeko armada Abderramanen gizonen aurka borrokatu zen. Erabateko garaipenik lortu ez zuten arren, erasoa geldiaraztea lortu zuten, eta Abderramanen gizonak mendian ezkutatzera behartu zituzten. Abderraman III.a mendebaldetik sartu zen Nafarroara, Lizarrako merindadea zeharkatu eta bidean hainbat gaztelu eta gotorleku konkistatuta. Gotorleku horietako bat Monjardineko Doneztebekoa izan zen.

[aldatu] Demografia

Lukingo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
387 379 348 330 341 343 349 269 214 177 140 128 132

2008ko erroldaren arabera, 14 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,14a (Nafarroako batez-bestekoaren antzekoa).

[aldatu] Ondarea

  • San Martin Tourskoaren eliza: Erdi Aroko jatorriko eliza da, dena den, gaur egungo eraikinaren gehiena XVII. mendean eginiko zaharberritze eta handitzearen ondorio da.
  • Mesedeetako Andre Mariaren basilika: Erdi Aroko jatorriko eraikina da, inguruko elizetako fededun asko biltzen dituena.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Azken urteetan Lukingo alkatea Candidatura Independiente San Isidro (CISI) taldeko Luis Ramón Azkona Gil da. 2007an taldeak herriko bost zinegotziak lortu zituen, boto zuriak 8 izan ziren (botoen %10) eta baliogabekoak 5 (botoen %5,88).

Lukingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Luis Ramon Azkona Gil (CISI) 62 Bai
Juan Jose Saimz Urra (CISI) 59 Bai
Javier Martinez Giralda (CISI) 59 Bai
Agustin Bakaikoa Morteruel (CISI) 58 Bai
Miguel Angel Uribaien Gil (CISI) 33 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu eta Azkonak segitu zuen jarduneko alkate[1].

[aldatu] Udaletxea

Lukingo udaleko idazkaria Iguzkitza, Villamayor de Monjardin eta Barbaringo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Carrera Kalea, 1

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Luis Ramón Azkona Gil San Isidro
2007-2011 Luis Ramón Azkona Gil San Isidro
2011-2015 Luis Ramón Azkona Gil Jardunean

[aldatu] Kirolak

Lukingo kirol azpiegituran elementu garrantzitsuena udal frontoia da, udalerriaren ekialdean dagoena, piszinen gainean. Frontoiak 60 metro luze eta 22 metro zabal da, eta kiroldegi pista eta frontoi moduan erabiltzen da. Udalak kudeaturik uda garaian herriko frontenis lehiaketa antolatzen da bertan.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Lukingo herriko jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira, Erremedioen eta Mirarien Ama Birjinen omenez.

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lukin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,36k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Lukinen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona2.gif Garcia Orkoien Ospitalea - Iratxe - Arroitz 07:30 - 20:45 4 zerbitzu eguneko

[aldatu] Zerbitzuak

Lukin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak