Lumentza (leizea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lumentza
Garratxa
Map
Kokapena
Koordenatuak43°21′36″N 2°30′0″W
Ezaugarriak
Garaiera60
Bisitagarriaez

Lumentza (Kalbario eta Garratxako koba bezala ezaguna), Lekeition, izen bereko mendiaren hegoaldeko hegalean dagoen leizea da, Kakueta izeneko paraje batean kokatua dagoena. Bertan 1930eko hamarkadan Telesforo Aranzadik eta Jose Migel Barandiaranek aurignaciar garaiko aztarnak topatu zituzten, egun Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoan daudenak.

Historia

1921eko abuztuaren 12an On J.M. Barandiaranek aurrehistorikotzat hartu zuen "kata" baten bitartez, beranduago argitarapen bat egingo zuen[1]

1965. urtean indusketa berri batzuk hasi zituzten J.A.Pastorren eskutik. Goi Paleolitoko maila aberatsak aurkezten dizkigu koba honek, Solutre/Behe-Magdelein alditik abiatu (18.000 mila urte) eta Erromaldiraino heltzen direnak. Bereizitasun honek Santimamiñeko haitzuloarekin elkartzen du.

2012. urteko Otsailean, Labar arte irudiak aurkitu zituzten kobazuloan, okrez marrazturiko bisonte bi eta zaldi buru bat zehatzak izateko, kobazuloan zehar dauden zenbati orban eta trazo gorrirekin batera. Magdalein aldikoak dira, duela 14.000 eta 12.500 urte artekoak. Paleolitoko pintura hauen gainean 1868. urteko grafiti batzuk aurkitu zituzten, tartean "Uribe" izena zeraman bat.

Beste bitxitasun batzuen artean, historian zehar izan duen erabilera aipatu daiteke, duela bi mendeko grafitoak agertzen baitira (tartean "Ysabel 2" izena daraman bat, 1868ko datarekin, edo "Baldomero" izena daraman beste bat). 1936ko Gerrako bonbardaketetan, herritarren babeslekua izan zen, beste leku batzuetan gertatu zen bezala.

Geologia

Haitzuloak bi sarrera ditu, bat Hegoaldera begira eta bestea Ipar-Ekialdera.

50m inguruko garapena du eta galeria nagusi batez eratuta dago. Galeria horren bukaera partean, Sabaia hainbat puntutan erori da eta sasi-galeria batzuk sortu ditu.

Erreferentziak

  1. (Exploraciones de la caverna de Santimamiñe y Exploraciones en la Caverna de Lumentxa. 3ª Memoria. Bilbo 1935. ARANZADI, BARANDIARAN, EGUREN.)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa