Lunar Orbiter programa

Wikipedia, Entziklopedia askea
KLBot2 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:48, 21 martxoa 2013

Ilargiaren ikuskapen automatikorako bigarren programa estatubatuarra izan zen. Programa bost misioetan zetzan eta bostak arrakastatsuak izan ziren. 1966ko abuztuaren 10tik 1967ko abuztuaren 1ra arte jaurti ziren. Zunda hauek jasotako argazkiei esker, 1971an David Bowker eta Kenrick Hughesek atlas fotografiko bat osoto ahal izan zuten 25 x 30 cm-ko 675 xaflak batuz.

Lunar Orbiter misioak

Lunar Orbiter 1

1966ko abuztuaren 23an Lunar Orbiter I-ak gure sateliteatik Lurraren lehenengo argazkiak igorri zituen

1966ko abuztuaren 10ean jaurti eta 1966ko urriaren 29an bukatutzat eman zen misioa izan zen. Bere orbita zuzentzeko ahalmena zuen lehenengo laborategi fotografiko ilargiarra bilakatu zen. Ilargiatik Lurraren lehenengo argazkiak atera zituen. Apolo misioetarako ilargiratze-eremuen 207 argazki atera zituen. Filmina hauek Apolo programarako jeitsiera-gune egokiak bila zezaten atera ziren. 1966ko urriaren 29an Ilargiaren gainazalaren aurka jaurti zen 7º I, 162º E puntuan, Lunar Orbiter 2 zundarekin interferentziarik egon ez zedin.

Lunar Orbiter 2

1966ko azaroaren 6an jaurti zen eta 1967ko urriaren 11an amaitutzat jo zen. Lehenengo laborategi fotografikoaren kopia izan zen. 2.870 agindu baino gehiago betetzeko gai izan zen eta 280 maniobra burutu zituen. Halaber, Ilargiari ateratako 422 argazki bidali zituen. Azkenean, 3º I, -119º E gunean talka egin zuen NASAk bideratuta.

Lunar Orbiter 3

1967ko otsailaren 5ean jaurtitako eta 1967ko urriaren 9an amaitutako misioa. Aurreko laborategien betebehar berdinak izan zituen. 422 argazki atera zizkio Lurraren satelite naturalari eta 14,6º I, -97,7º M puntuan talka egin zuen Ilargiako gainazalaren aurka.

Lunar Orbiter 4

1967ko maiatzaren 4an jaurtia eta 1967ko urriaren 6an amaitutako misioa. Ilargiako hego poloaren lehenengo argazkiak. Guztira 163 argazki bidali zituen Lurrera, Ilargiako gainazalaren aurka talka egin aurretik.

Lunar Orbiter 5

1967ko abuztuaren 1ean jaurti zen eta 1968ko urtarrilaren 31an amaitu zen zunda honen misioa. Kartografiatze-programa amaitutzat eman zen gainazaleko %99,5 ikertuz. Bereizmen ertaineko eta handiko 212 argazki bidali zituen Lurrera. Interes handiko 36 guneen informazioa bildu zuen, horietako 5 Apolo misioetarako, eta ,era berean, Ilargiaren alde ezkutua aztertu zuen. Azkenean, 1968ko urtarrilaren 31an Ilargiaren gainazalaren aurka talka egin zuen 2,79º H, -83º M puntuan. Zunda honen mugimenduak ikertzean, MASCONak aurkitu ziren.

Programaren emaitzak

Bost zunden bidez gure satelitearen gainazalren %99 kartografiatu zen metro bat pixel bakoitzeko gehiengo erresoluzioan. 2.180 argazki bereizmen handiz atera ziren eta 882 bereizmen ertainean. Era berean, 22 mikrometeoritok talka egin zutela begiztatu zen, beraz, Ilargiaren inguruan dagoen material fluxua espazioan dagoena baino bikoitza da, baina Lurraren inguruan dagoena baino askoz murriztuagoa. Halaber, Apollo programarako materialek erradiazioa aise jasan zezakeela frogatu zen. Zunda guztiak Ilargiaren gainazalaren aurka talka egiteko programatuta zeuden. Guztira, programak 200 milioi dolar balio izan zuen.


Erreferentziak