Lunbalgia
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lunbalgia edo lunbagoa gerriko min muskular bizia da, faktore eragile desberdinak izan ditzakeena, baina oro har prozesu erreumatikoekin lotu izan dena. Zentzu hertsian, gerrialdeko ornoarteko disko batean kokatuko min akutua, etendako diskoak atzeko ornoarteko lotailuari eragindako presioak sortua[1].
[aldatu] Etiologia
Gizakia bi oinetan ibiltzen da. Lunbalgia horren ondorioa da. Oso gaixotasun ugaria da. Bizkarrezurreko azken ornoetan gertatzen da. Gehienetan bizkarrezur inguruko giharren kontrakturaren ondorioa da. Kasu horietan mina ipurdi gainera eta ipurdira mugatzen da, batzuetan izterretatik jaitsiaz. Atseden erlatiboarekin, gihar erlaxatzaileekin eta antiinflamatorioekin hobetzen da. Ikusi da guztiz geldirik egotea kaltegarria dela, lehenbailehen berdinean ibiltzea komeni dela.
Beste batzuetan, ornoen arteko diskoak estutu eta nerbioak behartzen ditu, mina oinetaraino jaitsiaz: lunboziatika.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Lunbago, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=lunbago
| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |