Lurgorri Ikasle Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurgorri Ikasle Elkartea
Egoitza: Bilbo
Jarrera politikoa: Euskaltzalea, feminista, LGBT eskubideen aldekoa, pintaketen aurkakoa
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.lurgorri.eus

Lurgorri Ikasle Elkartea edo, zenbait hauteskundetan, Elkarregaz Ikasle Elkartea unibertsitateko ikasle-sindikatu abertzalea da, EAJri lotua.[1]

Lurgorri IE eta Instituzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurgorri IE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) kidea da, eta bere Batzorde Iraunkorrean kide bat dauka.

2005-06 ikasturtean EHUko Ikasle Kontseilu zentralean Ikasle Abertzaleak eta Izquierda Universitaria ikasle-taldeekin eta hainbat ikasle-talde independenterekin batera hautagaitza bateratua aurkeztu zen. Hauteskunde hauetan Zerrenda honek irabazi zuen baina hautagaitza galtzaileak eginiko hainbat eskarien arabera bertan behera geratu zen. 2005-06 ikasturtean EHUko hauteskundeetan bigarren elkartea izatea lortu zuten.

2013an EAJri loturiko publizitate-agentzia batean 22.000€ xahutu izana leporatu zioten Lurgorriko elkarte-kide ziren EHUko Ikasle Kontseiluko diruzain, idazkari eta lehendakariari.[2] Urte horretako EHUko ikasle-hauteskundeetan klaustro-kide gutxien lortu zituen ikasle-elkartea izan zen, bi ordezkarirekin. 2013ko hauteskundeez geroztik ez dute ordezkaririk izan EHUko eta hiru Campusetako Ikasle Kontseilueetan.[3] 2015-16 ikasturtean ez zen hautagaitzarik aurkeztu ikasle-elkarte honen izenpean. 2013ko Lurgorriko zenbait hautagai Elkarregaz Ikasle Elkartea hautagaitzapean aurkeztu ziren, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko zentroko batzarrerako hauteskundeetan, eta 9 ordezkaritatik 2 eskuratu zituen.[4] Era berean, EHUko 2017ko klaustrorako hauteskundeetan, Elkarregaz Ikasle Elkartea izenpean, Letren, Ekonomia eta Enpresa, Gizarte eta Komunikazio Zientzien, Medikuntza eta Erizaintza eta Zuzenbide fakultateetan hautagaiak aurkeztu zituen;[5] Ekonomia eta Enpresa Fakultatean 6 ordezkaritatik 1 lortu zuen, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean 3tik 1 eta Letren Fakultatean 3rak.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]