Lurmutur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Geografian, lurmuturra, elementu geografiko bat da, itsasoan barneratzen den lur zatia, zehazki. Izen hau, batik bat, kostaldeko korronteetan duen eragina handia baldin bada hartzen du, nabigazioan zailtasunak sortuz. Lurmutur batzuk, aipaturiko ezaugarri honegatik dira ospetsuak, Hornosko lurmuturra, adibidez, Amerikako hegoaldereneko muturrean.

Euskal Herrian, Matxitxako eta Higer aipatu behar dira. Gainontzeko Espainiako geografian, Gatako lurmuturra, Creusko lurmuturra, Palosko lurmuturra, Fisterra lurmuturra, Tarifako punta eta Estaca de Bares aipa daitezke. Frantzian ezagunak dira Cap Blanc-Nez, Cap Gris-Nez, Cap Ferret, Cap Sizun, Cap Fréhel, Cap d'Antibes, Cap d'Ail, Cap Croisette, Cap Corse eta Cap de la Hague.

Lurmuturren artean egindako nabigazioari, kostaldea begi bistatik galdu gabe, kabotaje esaten zaio.