Lurpeko ur
Lurpeko urak lurraren barnera iragazi ondoren geruza iragazgaitz batekin topo egitean pilatuta geratu diren prezipitazio-urak dira.
Lurpeko urek kontinenteetan dagoen ur masaren zati garrantzitsua dira. Laku edota ibaietan dagoena baino bolumen handiagoa dute baina glaziarretan dagoena baino txikiagoa. Lurpeko ur masa zabalenek milioka km² izatera iritsi daitezke (guaraniar akuiferoa, adibidez). Lurpeko urak baliabide garrantzitsuak baina kudeatzeko zailak dira, kutsatuerrazak eta maiz gehiegizko uztiapena sufritzen baitute.
Akuifero itxia [aldatu]
Lurpeko ura bi kapen artean baldin badago gertatzen da, euria parte batetik soilik hartzen du. Errekarga zonak,alimentazio zonak ere deritze, hau da euria jausten den tokiari.
Askotan, pentsatu izan da lurpeko ura beti dagoela zirkulazioan, baina ez da beti horrela izaten, batzuetan zulo eta poroetan egoten da sarturik, eta harkaitz batzuek esponja bat bailitzan hartzen dute ura batzuetan.