Foru lurralde

Wikipedia(e)tik
(Lurralde historikotik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Foru lurraldea foruen legeak aplikatzen diren administrazio lur-eremua da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa foru lurraldeak dira. Lurralde historikoak foru lurraldeek Euskal Autonomia Estatutuaren arabera hartzen duten izena da. Foru lurraldeek probintzien mugekin bat egiten dute:

« Euskal Herriaren Komunitate Autonomoaren lurraldea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoez osatuko da, bai Nafarroakoarenaz ere, hauek egungo probintzien mugetan hartzen direlarik; eta erabikitzen den prozeduraren arabera partaide izatea erabakitzen badu.  »

—EAEko Autonomia Estatutua, 2.2 artikulua[1]

Espainiako Konstituzioaren arabera:

« Konstituzioak babestu eta onartzen ditu forudun lurraldetako eskubide historikoak. Forudun errejimenaren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzio eta Autonomia Estatu(tu)en barnean egingo da.  »

Eduki-taula

[aldatu] Euskal Autonomia Erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoan, hiru foru lurraldeek Lurralde historiko izena hartzen dute, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren arabera. Hiru lurraldeek Autonomia erkidegoan antolatzen dira.

Foru lurralde bakoitzak bere Foru Aldundia eta Batzar Nagusiak ditu.

[aldatu] Nafarroako Foru Erkidegoa

Nafarroako Foru Erkidegoan, foru lurraldeak Foru erkidego izena hartzen du, lurraldebakarra baita. Hala ere, lege askotan foru lurralde erabiltzen da [1].

[aldatu] Erreferentziak

  1. Gernikako Estatutua, http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-2312/eu/contenidos/informacion/estatuto_guernica/eu_455/adjuntos/estatuto_legea.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-8-16 

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak