Lurraren Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraren Eguna
Irudia
Motagertaera errepikakor
nazioarteko egun
Honen izena daramaLurra
Indarraldi1969 - 
EgunApirilaren 22
FundatzaileaGaylord Nelson (en) Itzuli
Argumentu nagusiaklima aldaketa

Webguneearthday.org
Hashtag#EarthDay

Lurraren Eguna apirilaren 22an ospatzen da mundu osoan Lurraren natura-ingurunearen aldeko kontzientzia sustatzeko. Proposatzailea Estatu Batuetako Gaylord Nelson senataria izan zen, egun hori proposatu baitzuen superpopulazioaren, kutsaduraren, biodibertsitatearen eta Lurra babesteko beste ingurumen-kezka batzuei buruzko kontzientzia piztearren.

Lehen agerraldia 1970eko apirilaren 22an egin zen, Estatu Batuetako Gaylord Nelson ingurumenaren aktibista eta senatariak sustatua, ingurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko. Gizarte-presioaren ondorioz, Estatu Batuetako gobernuak Environmental Protection Agency (EPA) agentzia sortu zuen, eta ingurumena babesteko lege batzuk eman zituen.

Nazio Batuek ere Lurraren Eguna ospatzen dute martxoko ekinokzioan (martxoaren 21aren inguruan). Ekimen hori John McConnell pazifismoaren ekintzaileak proposatu zion UNESCOri 1969an, «Lurraren bandera» diseinatu zen urte berean. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak oniritzia eman zion egun hori ospatzeari, eta 1971n ospatu zen lehen aldiz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]