Lurrazal kontinental

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurrazalaren lodiera (km).

Lurrazal kontinentala kontinenteak eratzen dituen Lurraren geruza da, lurrazal ozeanikoarekin batera lurrazala eratzen duena. Hiru arroka motez osatua dago: igneoz, sedimentarioz eta metamorfikoz.

Lurrazal ozeanikoa baino sendoagoa da, bere lodiera, 40 kilometrora irits daiteke, eta, nagusiki, granitoz osatua dago. Lurrazal kontinentala, Lurreko geruza hotz eta zurrunena da, eta, beraz, zailtasun handia du deformatzeko.

Lurrazal ozeanikoa, beste plaka baten barnean sar daiteke mantuan desagertu arte, lurrazal kontinentalean halakorik gertatzen ez den bitartean, lodiegia eta arinegia baita. Euren plakek eramandako bi kontinentek, euren artean talka egiten dutenean, bata bestearekin elkartzen dira, talka gunean mendilerro bat altxatzen den bitartean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lurrazal kontinental Aldatu lotura Wikidatan