Lurrun tren-makina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurrun tren-makina baten eskema.

Lurrun tren-makina ur-lurrunaren indarrarekin bultzatutako tren-makina da. Ibilgailu hau trenbidetako garraiabide nagusia izan zen XX. mende erdialdea arte, hemendik aurrera diesel tren-makinengatik eta tren-makina elektrikoengatik ordezkatuak izan ziren.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rocket tren-makina, Londresko Zientzien Museoan.

Lehen burdinbieetan orgak errail gainean bultzatzeko zaldi taldeak erabiltzen ziren. Lurrun-makinak garatu zirenean, trenbideetan aplika zitekeela pentsatu zen. Lehen saiakerak Britainia Handian izan ziren; horrela Richard Trevithick-ek tren-makina bat eraiki zuen 1804ean. Lehen saiakera hauen emaitza 1829an heldu zen, George Stephenson-en Rocket tren-makina hain zuzen ere. Hau geroago etorri ziren tren-makinen prototipotzat hartu zen. Gehienetan Stephenson-en Rocket-a lehen tren-makinatzat hartzen da, baina benetan lehena Richard Trevithick-ek 25 urte lehenago eraiki zuena izan zen, hala ere ez zuen arrakastarik izan. George Stephenson-ek, eta beste ingeniari batzuk, lehenago ere tren-makinak eraiki zituzten, baina Rocket-aren arrakastaren arrazoia erabiltzen zituen berrikuntza modernoak izan ziren. Une honetatik aurrera etorri ziren lurrun tren-makinetan ere berrikuntza hauek sartu zituzten. Hauen adibide bat hodi anitzeko galdara zen, errekuntzatik sortutako gasen beroa transmititzeko askoz eraginkorragoa zen. Ordurarteko galdaratan urez inguratutako hodi bakar bat erabiltzen zen. Gainera ihes-lurrunaretzat tobera bat erabiltzen zen, bide batez sua bizitzeko ere balio zuena.

Oinarrizko forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrun tren-makinak galdara horizontal zilindriko bat erabiltzen du etxea atzealdean duela, zati bat kabina barruan duelarik, horrela gidatzaileak eguraldi txarretik babesten ditu. Etxea erregaia erretzen den lekua da. Lau hormaz eta zeru deritzon sabai batez osatuta dago. Oinarrian parrilla dago, erregaia jartzen den tokia, eta honen azpian errautsa jasotzeko kutxa edo hautsontzi bat eta errekuntzarako airea sar dadin balio duen aho bat daude. Etxean sortzen den kea galdaran luzeeran kokatuta dauden eta urez inguraturik dauden hodi batzuetatik irtetzen da, era honetan hodi inguruko ura berotzen delarik. Hodi multzo honi hodi-sorta deitzen zaio, hodiek diametro ezberdinak dituztelarik. Diametro handia duten hodiek barruan beste hodi estu batzuk dituzte, hauen barruan lurruna igarotzen da berriz berotu dadin eta tren-makinaren potentzia handitu dezan. Galdara aurrealdean kearen kutxa dago, hodi-sortako hodietatik igarotakoa bertan gelditzen da goialdetik nabarmentzen den tximinatik irten aurretik. Lurruna galdararen alde garaienean batzen da, edo ur mailaren gainetik dagoen hodi zulatu batetik, edo domo batetik (goi aldean kokatutako kupula). Lurruna balbula erreguladore batetik irtetzen da.

Walschaerts motako banaketa mekanismoa eragintza lurrun tren-makina batean.

Erreguladorea zabalik dagoenean lurruna sarrera hoditik motorrera abiatzen da. Bertan, lehenik eta behin, lurrun-kutxara sartzen da non atal mugikor bat dagoen, irristailua. Pieza hau alde batetik bestera mugitzean zilindroko bi pistorietarako lurrunaren sarbidea txandakatzen du. Pistoietara sarrera-zirritutik sartzen da eta hedatzean irristailuak berak ihes-zirritura bideratzen du. Honek pistoiaren mugimendu errepikakorra sortzen du, alde batean eta bestean, eta horrela gurpil eragilea mugiarazten du haga baten bidez, bielaren oinarekin artikulatzen dena. Biela hau aurkako muturretik gurpil eragile nagusira lotuta dago, biradera mugimenduarekin biraka hasten delarik. Irristailua, motorreko lurrunaren balbula banatzailea izanik, haga artikulatu multzo batez eragiten da. Lurrunaren baneketa hau eragiteko mekanismoa norantza kontrolatzeko doitu daiteke.

Lurrunak zilindrotik ihes egiten du, pistoia bultzatu ondoren kearen kutxara doa. Bertan lurruna askatu egiten da tximiniara zuzendutako ahotxo batetik kearekin batera, irtetzean hutsa sortzen da etxeko aire sarrera hobetuz. Ihes egiten duen lurrun irteera errepikakorrak lurrun tren-makinen "txu-txu" soinu bereizgarria sortzen du. Normalean lurrun tren-makina batek bi zilidro ditu, alde bakoitzean bat. Hiru edo lau zilindro dituztenak ere badaude. Zilindroak binaka jokatzen dute, 90 graduko desfasea egonik alde bateko gurpil eragilearen eta beste aldeko gurpilaren artean, gurpilen bira bakoitzean lau potentzia kolpe emanez. Trakzio gurpilak konexio haga baten bidez lotuta daude, horrela gurpil eragile nagusitik gainontzeko gurpil eragiletara indarra transmititzen da.

Galdara erakusten duen lurrun tren-makina baten ebakidura. Galdara barruko hodi-sorta ikus daiteke.

Galdara xasis gainean kokatzen da, non zilindroak muntatzen diren eta aldi berean ardatz gainean dagoen. Ardatz eragileak kojinete gainean muntatzen dira eta bastidorean gora eta behera egin dezakete; balezten bidez konektatuda egoten dira edo, gutxiagotan, malguki esekidurekin. Honela ardatzei mugimendu independete apur bat zaie, honi esker burdinbideko gora-beherak leuntzen direlarik. Tren-makina askok aurre- edo atze-orgak dituzte boje izenekoak, bi ardatz eta lau gurpilez osatutako mihiztadura bat da xasis eta esekidura eta guzti. Hauek tren-makina edo bagoi bat eusten dute hauen ertzetan, honek ardatz bertikalean rotazio txikiak egiteko gaitasuna ematen dio, honela tren-makina edo bagoiak bihurgunetan igarotzea errazten du.

Boje bat ardatz bakar batekin osatuta dagoenean bisel deitzen zaio, izan ere Levi Bissell-ek 1857an asmatu zuen. Tren-makina ertainetan aurrealdean bisel bat erabiltzen zen eta handietan bi ardatzetako boje bat. Atzealdean normalagoa zen bisel bat jartzea hautsontziarentzat leku gehiago uzten baitzuen.

Tren-makina gehienek ura eta erregaia gordetzeko leku bat dute akoplatuta. Hala ere, gutxi batzuek ura eta erregaia makinan bertan eramaten dute galdara gaineko edo alboko depositu batzuetan.

Hasieratik erabilitako erregai ohikoena ikatza izan zen. Hala ere, beste erregai batzuk ere erabili izan dira, adibidez, nekazaritza-guneetan eta egurgintza enpresetan zura erabili zen. Azukre-kanaberatik zukua ateratzean gelditzen den ahotza erabiltzen zen azukrea ekoizten zuten enpresetan. Gero, petrolioa erabiltzen hasi zenean, fuel-olioa erabili zen gune batzuetako tren-makinetan.

Lurrun tren-makina bat gidatzeko gutxienez bi pertsona behar dira. Lehena, tren-gidaria edo makinaria, tren-makina eta trena bere osotasunean kontrolatzeko arduraduna da. Bigarrena, sugina, suaren, presioaren eta uraren arduraduna da.

Lurrun-makinaren aroaren azkena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikado tren-makina, potentzia handikoa, Renfek erabilitakoak.

XX. mendean diesel tren-makinen eta tren-makina elektrikoen agerpenak lurrun tren-makinen amaiera azkartu zuen; hala ere, Ipar Amerikan eta Europan mende erdialderarte erabili ziren, eta beste herrialde batzuetan mende bukaerarte iraun zuten. Nahiz eta makina oso errazak izan eta erregai anitzetarako moldatuak izan daitezkeen, diesel motoreak eta elektrikoak eraginkorragoak dira, eta gainera, etengabeko mantenketa behar dute. Ibilbidean zehar askotan urez hornitu behar da, eta hau leku idorretan (basamortuetan adibidez) edo ur egokia ez dagoen lekuetan arazo larri bat da. Lurrun tren-makinek hainbat ordutako beroketa behar dute, galdara piztuta egon behar delarik prest egon baino lehen, eta egunaren bukaeran errautsak kentzeko eta parrillako zikinkeria garbitzeko prozedura bat jarraitu behar da; diesel tren-makinetan eta tren-makina elektrikoetan berriz, martxan jartzeko eta gelditzeko lana askoz azkarragoa eta errazagoa da. Azkenik tren-makinek botatzen duten kea oztopo bat izan daiteke.

Lurrun tren-makina baten eskulana eta erregai kostua, diesel batena baino 2,5 aldiz handiagoa da, eta eguneko egiten dituen kilometroak askoz gutxiago dira. 60ko edo 70eko hamarkada amaierarako lurrun tren-makinak mendebaldeko ia herrialde guztietan aldatuak izan ziren. Indian aldaketa hau 80ko hamarkadan gertatu zen, baina lurralde menditsuetan erabiltzen jarraitzen dira, atmosferako presio baxuak eragin txikiagoa egiten baitie.

Mallard tren-makina.

Herrialde batzuetan lurruna erabiltzen jarraitu zen XX. mende bukaerarte. Kasu batzuetan petrolioa garestiegia izateagatik beste erregaiei abantaila eman die. Petrolio-blokeo bat eta ikatz ugaritasunak Hegoafrikan lurrun tren-makinak erabiltzen jarritzea eraman zuen 90eko hamarkadararte. Txinak lurrun tren-makinak eraikitzen jarraitu zuen bere burdinbideetarako, baita AEBtako turismo jardueretarako ere. 2006. urtean, DLM AG enpresak (Suitza) lurrun tren-makina berriak eraikitzen ditu[1].

Diesel erregaien prezioen igoerak lurrunaren aldeko ekimenak ekarri zituen, baina batek ere ez zuen arrakastarik izan. XXI. mende hasieran lurrun tren-makinak eskualde isoloatu batzuetan eta jarduera turistikotan bakarrik aurki daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. DLM AG enpresaren web gunea


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lurrun tren-makina