Lurrunketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uraren lurrunketa.

Lurrunketa, lurruntzea edo baporizazioa egoera likidotik gaseosora igarotzean datzan materiaren egoera aldaketa da. Horretarako, gainazal tentsioa gainditzeko energia nahikoa hartu beharko du aurretik likidoak.

Lurrunketa arraroa da, baina bizitzarako ezinbestekoa. Ura esaterako, hodei bihurtzen da lurrunketa bidez eta ondoren euri, elur, lanbro edo ihintz moduan itzultzen da berriro.

Lurrunketa faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materiaren aldaketa egoera likidotik gas egoerara emateko faktore desberdinek hartzen dute parte.

Faktore horietako bat kontzentrazioa da.

  • Alde batetik, lurrundutako substantziak airean duen kontzentrazioa. Airean, lurrunduko den substantziaren kontzentrazio handia badago jada, mantsoago lurrunduko da hau.
  • Beste batetik, beste substantzien kontzentrazioa airean. Airea beste substantzia batzuekin saturatuta badago, gure substantziaren lurrunketa kaltetua gerta daiteke.
  • Eta azkenik, likidoan dauden beste substantzien kontzentrazioa (ezpurutasunak). Likidoak beste substantzia batzuk baditu, lurrunketarako gaitasuna jaitsiko dute hauek.

Aire korrontea ere kontuan hartu beharreko faktorea da. Aire korrontea substantziaren inguruan badabil denbora guztian, lurrunketa faboratuta egongo da. Molekulen arteko indarrak zenbat eta handiagoak izan, energia gehiago beharko da lurrunketa gerta dadin.

Presio baxuko lekuetan lurrunketa azkarrago gertatzen da, gainazal tentsioa ez delako hain handia. Gainera, gainazal handiko substantziak errazago lurruntzen dira. Tenperatura zenbat eta altuagoa izan aldiz, lurrunketa lehenago emango da eta dentsitatea altua bada, lurrunketa nekezagoa izango da.