Lurzoru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurzoru baten zehar-ebakia.

Lurzoru Lur zientzietan biologikoki aktiboa eta estrukturatua dagoen sistemari deritzo. Sistema hau lurreko lur azaleratuetan aire libreko eta izaki bizidunen eraginagatik garatzen da. Modu simple batean lurzoruen garapena etapa hauetan ematen dela esan daiteke:

  • Arroken disgregazio mekanikoa.
  • Material erregolitikoen eta askeen meteorizazio kimikoa.
  • Izaki bizidunen agerpena (landare, mikroorganismo,...) sustratu inorganikoaren gainean. Fase hau esanguratsuena da zeren honetan ematen diren bizi-prozesu eta metabolikoek mineralak meteorizatzen jarraitzen dituzte. Gainera, landare eta animalien fermentazio eta ustelketari esker sustratu hau aberasten da.
  • Elementu hauen nahasketa ura eta aire interstizialekin batera.

[aldatu] Eboluzioa

Lurzorua Hama harriaren disgregazioaren ondorioz sortzen den profil multzoa da.Lurzorua profiletan banatzen da.Lurraren gainazalean (interfasean, hau da sistema ezberdinen mugan) eratzen den sistema konplexua da, bertan hainbat sistemen mugak daude, litosfera, lurzuruko mineral-ekarpena ematen duena, atmosfera, hidrosfera eta biosfera, azken hirurek mineral matriza alteratzen dute lurzorua eratuz.

Hasiera batean arroken alterazio fisikoa eta kimikoa ematen da (uraren akzio geologikoari eta beste eragile geologiko batzuei esker). Alterazio honen ondoren izaki bizidunen eragina ematen da, hau funtsezkoa da lurzoruen formazioan. Horrela, gainjarritako geruzadun estruktura bat eratzen da, konpozizio kimiko eta biologiko mugatua duena eta lorzuruaren perfila bezala ezagutzen dena. Zonaldearen sistemen arabera ( litologia, erliebea, klima, biota) eta bere elkarrekintzen arabera lurzoru mota ezberdinak emango dira.

Arroken meteorizazio kimiko eta alterazio mekanikoaren ondorioz alterazio mantu bat eratzen da, elubioia. Elubioia hegal garraio mekanismoei esker bere jatorritik garraiatua bada kolubioia deritzo.

Kolubioiaren materialen gainean lurzoruak garatu daitezke; kolubioi materialen alterazio fisiko, kimiko eta biologikoaren ondorioa lurzorua da. Lurzoruaren baitan maila horizontal ezberdinak edo horizonteak agertzen dira.

[aldatu] Lurzorua sistema ekologiko gisa

Lurzorua elementu fisiko, kimiko eta biologiko multzo konplexu batez osatua dago, hau kontinenteen gainazalean garatzen diren bizitzaz konposatzen da. Lurzorua biota berezi (mikroorganismo eta animalia txiki) baten habitata da, edafona. Aerepeko gainazaletan ematen da, urpeko ekosistemetan normalean ez da ematen. Ulertu behar da lurzorua ez dela zoru guztietan ematen, askotan arroka mazizoa edo meteorizatutako arroka alteratua (erregolitoa) besterik ez da.

Biologiaren ikuspuntutik lurzoruaren ezaugarri garrantzienetariko bat bere iragazkortasuna da, hau porositatearekin, egiturarekin eta konposizio kimikoarekin estuki lotua dago. Lurzoruek landareak elikatzeko behar dituzten elementu mineralak bere baitan gordetzen dituzte, hauek hondar organikoen degradazioaren bidez askatzen dira. Lurzoru on bat nekazaritza jarduetarako egokia da.

Ingurugiroan lurzoru konplexuenek eta lodienek biomasa eta dibertsitate altuko ekosistemak laguntzen dituzte, hauen produktu eta baldintza direlarik. Ekosistemen hierarkiaren arabera lurzorua ekosistema bat da eta aldi berean parte hartzen duen sistema ekologikoaren azpisistema bat.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak