Lusazia
Wikipedia(e)tik
Lusazia —alemanez, Lausitz; sorabieraz, Łužica— Alemaniako erdi-ekialdeko lurraldea da, Elster eta Elba ibaien (mendebaldean) eta Neisse ibaiaren (ekialdean) artean, Brandeburgoko lurraldearen hegoaldean, Saxoniako ekialdean. Bi eskualde nagusitan dago banatuta: Lusazia Garaia hegoaldean (Txekiar Errepublikaraino barneratzen dena), eta Lusazia Beherea iparraldean. Lignito-hobi garrantzitsuak daude eta oso industrializatua dago (Cottbus, Forst, Görlitz, Zittau). Ehungintza-enpresa handiak daude hiri nagusietan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.