Lust for Life (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lust for Life (euskaraz Bizitzeko Griña) 1956ko Vincente Minnelli estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Vincent van Gogh herbeherear margolari ospetsuaren biografian oinarritutako Irving Stone idazlearen izen berbereko eleberriaren zinemarako egokitzapena da.

Argumentoa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Vincent Van Gogh (Kirk Douglas) margolariaren biografian giroten da: filma gaztaroan erlijioarekin izandako lotura eta Belgikako mehatzari eskualdeetan txiroeen artean predikatzen aritu zen garaian hasten da, ondoren, Paris hirian inpresionistekin harremanetan jarri eta Herbeheretako margolaritarekin ere kontaktuan ipiniko da (bertako eguneroko nekaarien eginkizunak margotuko dituelarik); bere amodio eta adiskidetasun harreman ezgonkorrak, eta bere gorabeheraz beteriko bizitan osoan bere anaia Theorekin izan zuen lotura estua ere azaltzen dira. Azken honek Vicenti bizitza osoan babes emozionala eman ziolarik, gainera Vincent Herbeheak, Arles edo Paris hirietan bizi izan zen bitartean dirulaguntzak eman ohi zizkion, aipatu ohi denez, Vincentek bere bizitza osoan ez baitzuen bere margolan bat bera ere saltzea lortu.

Aipatutako leku hauetan Vicent hainbat margolariekin harremanetan jarri zen (Seurat, Monet, Pisarro odota bere lagun onenetakoa izan zen, Paul Gauguin (Anthony Quinn), bitartean Vincenten margonaletan eragin handia izan zuten osagaiak ere agertzen direlarik: natura fenomenoak, argia, eguzkia, haizea, izarrak... hori dena bere kolorearekiko zantzua eta bere margo lodi eta uhinduarekin batera.

Aktoreak

Sariak

Irabaziak

Izendapenak

Kanpo loturak