Lutita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lutita harkaitz detritikoa da, hau da, detrituek osatutakoa, eta buztinaren eta lupetzaren tamainako partikulez eraturik dago.

Lutita beltzetan, kolorea, materia organikoaren presentziaren ondorio da, eta, honen kopurua oso altua baldin bada lutita bituminoso bezala ezagutzen da. Oso ezaguna da arroka ama edo biltegia izateagatik, bere porositate eta irazkortasun baldintzak direla eta.

Bere zatiketari dagokionez, lutitak fisilak edo ez fisilak izan daitezke. Lutita fisila bata bestearengandik gertu dauden plano paraleloetan zatitzen dena da. Lutita ez fisila, berriz, zati edo blokeetan zatitzen da.

Metamorfismo bidez, lutitak anpelita bihur daitezke eta, tolesduren alboetan, arbel.