Lutxana (barrutia)

Wikipedia(e)tik
(Lutxana (Barakaldo)tik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Barakaldoko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Lutxana (argipena).
Sefanitro lantegia.

Lutxana Barakaldoko barrutia da. Udalerriaren hego ekialdean kokatua, Gurutzetako barrutiarekin egiten du muga mendebaldean, Rontegiko barrutiarekin iparraldean eta Ibaizabal ibaiarekin ekialdean. Auzoak 2.000 biztanle inguru dauzka Barakaldoko udalak 2006. urtean emaniko datuen arabera.

[aldatu] Ezaugarriak

Barakaldoko antzinako ezaugarri industrialak nabarmenen mantentzen dituen gunea da. Bertan daude Oxinorte, Sefanitro eta Rontealde bezalako enpresa historikoak. Iharduera industrialak garrantzia handia izatearekin batera, biztanleria nahiko baxua izan da historikoki, barrutiaren zoru gehienek erabilpen industriala daukate.

Barakaldok bizi duen eraberritze prozesuarekin batera, industria tradizional hauetako asko desagertu egingo dira eta euren tokia etxebizitza eta parke berriek hartuko dituzte. Barakaldoko udalak 2006. urteko irailean aurkezturiko proiektuaren arabera, 2.300 etxebizitza berri eraikiko dira, auzoaren gaur egungo biztanleria laukoituz. Proiektu horren ikurra Sefanitro Dorreak izango dira 120 eta 150 metroko altuera izango dutenak.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak