Luxenburgo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Luxenburgo (argipena).
Luxenburgoko Dukerri Handia
Grand-Duché de Luxembourg
Großherzogtum Luxemburg
Groussherzogtum Lëtzebuerg
Luxenburgoko bandera
Bandera

Luxenburgoko armarria
Armarria

Goiburua: Mir wëlle bleiwe wat mir sinn
(Garena izaten jarritu nahi dugu)
Nazio ereserkia:
Ons Heemecht
Luxenburgo / Luxemburg: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Luxenburgo
49°36′N 6°7′E / 49.600°N 6.117°E / 49.600; 6.117
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa, alemana, luxenburgera
Gobernua
Duke Handia
Lehen Ministroa
Dukerri Handia (Monarkia)
Henrike Duke Handia
Jean-Claude Juncker
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua

1815
1839 eta 1867
Eremua
• Guztira
• Ura

2.586 km² (167.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2005)
• Dentsitatea

Herritarra

468.571 (162.)
171 biztanle/km² (45.)

luxenburgotar
Dirua Euroa1 (€) (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .lu
Telefono aurrezenbakia +352
11999 baino lehen Luxenburgoko libera

Luxenburgo edo Luxemburg[1] Europa ipar-mendebaldeko estatu itsasgabe txikia da, Frantzia, Alemania eta Belgikaren artean kokatua. Benelux erakundeko eta Europar Batasuneko kidea da, hasierako sei sortzaileetako bat. NATOko eta ELGAko kide ere bada. Hiriburua, Luxenburgo, herrialdeko hiri handiena da eta Europar Batasuneko erakunde eta agentzia ugariren egoitza.

Luxenburgo Europa erromatar eta germaniarraren arteko muga kulturalean dago, bakoitzaren tradizioetatik ohiturak mailegatuz. Herrialde hirueleduna da: alemana, frantsesa eta luxenburgera hizkuntza ofizialak dira. Nahiz eta estatu laikoa izan, biztanleriaren gehiengoa katolikoak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxenburgoko mapa

Luxenburgo mendebaldeko Europaren bihotzean kokatzen da, Frantzia, Alemania eta Belgikaren artean. Distantzia handienak ipar-hego 82 km eta ekialde-mendebalde 57 km dira. Europako zazpigarren estatu txikiena da, 2.586 km² luze-zabal, munduan 167. tokian sailkatua.

Dukerri Handia herrialde menditsua da eta basoz estalia. Geografikoki bi eskualde bereizten dira:

  • Oesling: Ardenak mendigunearen eragina duen eskualdea, muinoek eta Moselaren ibaiadarrek osatua. Tontor handiena Kneiff da (560 m), Wilwerdangetik hurbil. Beste mendi garai batzuk Buurgplaaz (559 m) eta Napoléonsgaard (548 m) dira. Eskualde honek biztanle gutxi ditu, eta herri bakarra dago (Wiltz) 4.000 biztanle baino gehiago dituena.
  • Gutland: ordoki zabala da, Parisko zabaldiaren jarraipena, eta herrialdearen bi herenak hartzen ditu. Bertan bizi dira biztanle gehienak. Bertako ibai nagusiak Sauer (frantsesez Sûre), Alzette, Our eta Clerf dira.

Luxenburgo eta Alemaniaren arteko muga hiru ibaiek sortzen dute: Mosela, Sauer eta Our. Beste ibai nagusiak Alzette, Attert, Clerve eta Wilt dira.

Bertako klima ozeanikoa da, euri ugarirekin, batez ere uda amaieran[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeltak, erromatarrak eta geroago frankoak eskualdea jendeztatu zuten. Luxenburgoko konderria 963an sortu zen, eta 1354an mailaz goratu Germaniako Erromatar Inperio Santuko konderri bihurtzeraino. XVI. mendean Espainiar Bidean kokatua zegoen, Europako Espainiar Lurraldeak lotzen zituena, 1684an Luis XIV.ak bereganatu zuen arte. 1697an Habsburgotarren esku geratu zen eta Austriar Herbeheretan sartu 1715ean. 1815ean, Gilen I.a Herbehereetakoak haren erresuman integratu zuen, baina 1839an independentzia onartu zion. Luxenburgoko krisia deritzon gertakarian Luxenburgo estatu burujabe eta neutro izendatu zen, nazioarteko onespenarekin. 1890ean, dukerri handia Nassau-Weilburg leinuaren menpe geratu zen, harrezkero Luxenburgok eta Herbehereek errege desberdina izango zuten.

Lehen Mundu Gerran, Alemaniak Luxenburgo okupatu zuen 1918 arte. Versaillesko Itunak dukerriaren independentzia berretsi zuen. 1940ko maiatzean, alemaniarrek neutraltasuna eten eta dukerria okupatu zuten berriz, erregimen naziak alemantzat hartzen baitzuen dukerria. 1944ko irailean, estatubatuarrek dukerria askatu zuten, baina alemaniarren kontraerasoa jasan zuen Ardenetako batailan.

1944an, Benelux eratu zuen Belgika eta Herbehereekin batera, eta Europaren eraikuntza prozesuan hasi zen. 1948an, NATOko kide fundatzaile bihurtu zen. 1952an, Luxenburgo hiria Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren egoitza nagusi bihurtu zen. Europako Ekonomia Erkidegoarekin batzean, bertako ekonomia suspertu eta immigrazioa handitu egin zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Luxenburgoko banaketa administratiboa
Luxemburg districts.svg

Luxenburgo 3 barrutitan banatua dago:

Era berean, barruti horiek kantoietan zatiturik daude, guztira 12 kantoi osatuz.

Luxenburgotar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   154. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14 .
  2.   Luxembourg, Stadtklima (Urban Climate), http://www.stadtklima.de/webklima/CITIES/Europe/Lx/luxembourg/luxembourg.htm. Noiz kontsultatua: 2007-04-19 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luxenburgo Aldatu lotura Wikidatan