Luzia Sirakusakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luzia Sirakusakoa
Luzia Sirakusakoa
Datu pertsonalak
Jaio 283
Sirakusa, Sizilia (Erromatar Inperioa)
Hil 304
Sirakusa, Sizilia (Erromatar Inperioa)

Santa Luzia (Sirakusa, Sizilia, ca. 283 - ca. 304) Eliza katolikoko martiria.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirakusan jaio zen, familia noble eta aberats batean.

Aita haurtzaroan hil zitzaion, eta bere bizitza Jainkoari eskaini zion. Bere ama (Eutikia) gaixo zegoen, eta gazte pagano batekin ezkondu arazi zuen. Ezkontza eragozteko, Luziak bere ama konbentzitu zuen Ageda Cataniakoaren hilobira errezatzera joateko. Bere ama sendatu zenez, horren truke Luziak amari eskatu zion ezkontza bertan behera uztea, eta bere aberastasuna behartsuei ematea. Eutikiak onartu egin zuen.

Baina Luziaren ezkongaiak, Luzia Diokleziano enperadorearen garaian kristaua zela baliatuta, Pascacio prokontsularen aurrean salatu zuen.

Santa Luziaren epaiketa.

Luzia ezkongairengana joan zen, eta galdetu zion zer gustatzen zitzaion beregandik, eta mutilak begiak erantzun zuenean, Luziak ezpata bat hartu, begiak atera eta mutilari eman zizkion.

Kondairak dio, epaiketa egin ziotenean, Luziak nahiz eta begirik ez izan, ikus zezakeela. Hori dela eta ikusmenaren zaindaria da.

Oroitzapen eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspalditik itsuen eta ikusmen-arazoak dituztenen zaindaritzat hartu da Santa Luzia. Sendatu ondoren, bere jarraitzaileek urrezko eta zilarrezko begiak eskaintzen dizkiote. Eliza katolikoak, ortodoxoak eta luteranoak bere eguna abenduaren 13an ospatzen dute.

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzia Sirakusakoa.

Lepoan ezpata bat zeharkatuta irudikatzen da, baita palmondo bat, liburu bat, olio-lanpara bat eta bi begi dituen plater batekin ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzia Sirakusakoa Aldatu lotura Wikidatan