Luzio Julio Zesar IV.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luzio Julio Zesar IV.a (izen horretako laugarrena), gens Juliako noble erromatar bat izan zen, Luzio Julio Zesar III.aren semea (izen horretako hirugarrena). K. a. 64an, Gaio Martzio Figulorekin, kontsul aukeratua izan zen. Senatuan, Katilinaren konspirazioari ze zigor eman behar zitzaion eztabaidatzen ari zenean, heriotza zigorragatik bozkatu zuen, bere koinatua zen Publio Kornelio Lentulo Sura euren artean zegoen arren. Galian legatua izan zen K. a. 52an, eta apaiz kargu bat izan zuen. Galia konkistatu ondoren, Ponpeioren aurka borrokatu zuen, Julio Zesarri lagunduz, Gerra Zibilean. Zesar hil ondoren, honen iloba Marko Antonioren alde jarri zen. K. a. 43an banandu ziren, eta Marko Antoniok proskribatua izan zen, baina bere arrebaren erreguek, azkenik, heriotz zigorretik salbatzea lortu zuten.


Aurrekoa
Luzio Aurelio Kotta eta Luzio Manlio Torkuato
Erromatar Errepublikako kontsula
K. a. 64
Ondorengoa
Marko Tulio Zizeron eta Gaio Antonio Hibrida

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]