Luzuero

Koordenatuak: 43°21′27″N 3°06′13″W / 43.3575°N 3.1036°W / 43.3575; -3.1036
Wikipedia, Entziklopedia askea
Luzuero
Datu orokorrak
Garaiera307 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°21′27″N 3°06′13″W / 43.3575°N 3.1036°W / 43.3575; -3.1036
MendikateaSerantesko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Luzuero[1] Bizkaiko mendebaldean dagoen mendia da,[2][3] 307 metroko garaierarekin. Aztarnategi paleontologiko baten lekua ere bada[4].

Abrako golkoa du bere ekialdean eta Muskiz, Zierbena eta Meatzaldea bere magaletan. Espainiako Gerra Zibilan Bilboaldea defendatzeko gune estrategikoa izan zen: Bilboko Burdin Hesiaren parte zen, eta hainbat kanoi zituen, itsasora begira.

Aztarnategi paleontologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru espezie fosil Luzueron

1987an, ingutuko harrobi bat Bilboko Portuko obretarako erabiltzen ari zirela, aztarna paleontologikoak aurkitu zituen Iñaki Libano ikertzaileak. Ordurako aztarnategiaren zati handiena harrobian suntsitua zen, baina ale interesgarriak induskatu ahal izan dira[4].

Euskal Herriko Kuaternarioko makrougaztunen fosil zaharrenak, duela 500.000 urte ingurukoak, dira Luzueron aurkituak.

Aurkikuntzen artean hiru espezie dira bereziki aipagarriak. Jaguar europarra da bat, Panthera gombaszoegensis, gaur Amerikan bizi den jaguarra baino handixeagoa eta sendoagoa. Bigarrena, Canis mosbachensis da, egungo otsoaren arbasoa, pixka bat txikiagoa. Eta, hirugarrena, tigre sable-horzduna, Homotherium latidens, egungo lehoi baten tamainakoa.

Xabier Pereda Suberbiola, Asier Gómez Olivencia eta Ainara Badiola Kortabitarte paleotologoek Registro fósil de los Pirineos occidentales liburuan zabaldu zuten ikerketa horien datuak.[5][4]

Argazki bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)
  2. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Luzuero (Mendikat)
  3. Luzuero (Mendikat)
  4. a b c Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2018). Gure bazterretako fosilak. Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  5. lit., Badiola, Ainara, ed. lit. Gómez-Olivencia, Asier, ed. lit. Pereda Suberbiola, Xabier, ed.. (2018). Registro fósil de los Pirineos occidentales : bienes de interés paleontológico y geológico : proyección social. Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3437-7. PMC 1040594269. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa