Lyle Campbell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lyle Richard Campbell (Oregon, 1942) hizkuntzalaria da, hizkuntza indiginetan berezitua, Ertamerikako hizkuntzetan batez ere. Hizkuntza uralikoak ere ondo ezagutzen ditu. Une honetan Hawaiiko unibertsitateko irakaslea da, Manoan.

Biografia [aldatu]

Campbell Oregoneko landaldean hazi zen. 1966an arkeologian eta antropologian graduatu zen, eta 1967an Washingtoneko unibertsitatean hartu zuen linguistikako master bat. Geroago, 1971n, hizkuntzalaritzan doktoratu zen Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA).

Campbell munduko unibertsitate ezberdinetan izan da irakasle: Misurikoa (1971-1974), New Yorkekoa Albany-n (1974-1989), Lousianakoa (1989-1994), Canterburykoa Christchurchen (Zeelanda Berria), (1994-2004); Utahkoa (2004-2010); gaur egun Hawaiiko irakasle da Manoan.