Lyme gaitz

Wikipedia(e)tik
Lymeko gaitz» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lyme gaitza
Sailkapena eta kanpo baliabideak
Ixodes scapularis.png
Ixodes scapularis kaparra, Lymeko gaitzaren bektore nagusia AEB-etan.
GNS-10 GA.69
GNS-9 088.81
DiseasesDB 1531
MedlinePlus 001319
eMedicine article/330178
MeSH D008193

Lyme gaitza edo Borreliosia gaixotasun infekziosoa da, multisistemikoa dena, larruazalari, nerbio-sistemari, bihotzari eta artikulazioei eraso egiten baitie. Borrelia burgdorferi bakterioak eragiten du, eta kaparren bitartez transmititzen da.

Ixodes izeneko kaparrak dira gaitzaren bektoreak. Kapar honen tokian tokiko espezieek Borrelia patogenoa eramaten dute, eta ziztada egiterakoan gizakia infektatzen dute. Tratatu ezean gaitza oso larria da, eta kroniko bihur daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitzaren lehenengo kasuak 1975ean agertu ziren AEB-etan, eta bakterio eragilea 1982. urtean isolatu zen. Lehenengo kasuak AEB-etako Old Lyme herrian agertu ziren, eskola batean, artritis izurrite bat umeen artean zabaldu zenean. Geroztik, Amerikan ez ezik, Europan eta Asian ere azaldu da gaitza, eta gaur egun AEB-etan bektoreen bidez transmititzen den gaitzik garrantzitsuena bihurtu da (10.000 gaixo inguru urtero). Kaparrak udan ugariagoak direnez, sasoi horretan gertatzen dira kasu gehienak.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exantema gorria beso batean, Lymeko gaitzaren lehenengo sintoma

Kaparrak ziztada egin eta egun gutxi barru exantema gorria agertzen da ziztatutako tokian, erremina sor dezakeen orban gorria (irudia). Exantema kasu gehienetan agertzen da, baina ez guztietan. Gaitzaren diagnostikoa errazagoa da exantema dagoenean ez dagoenean baino, gaixotasunaren beste sintomak (nekea, sukarra, buruko eta giharretako mina...) oso inespezifikoak baitira.

Lehenengo egunetan zuzen diagnostikatzen eta tratatzen ez bada, gaitza zabaltzen da, eta bakterio eragilea odolera pasatzen da. Hortik leku desberdinetara iristen da eta kalte ugari sor dezake: neurologikoak (meningitis, entzefalitis eta neuritis), bihotzekoak (miokarditis), gibelarenak (hepatitis), e.a. Bigarren fase hau ziztadatik 3-4 asteetara hasten da.

Hirugarren fasea hilabete batzuk geroago hasten da, eta sintoma nagusia artikulazioen hantura da (artritisa), kronikoa bihur daitekeena. Gaitzaren fase kroniko honetan gaixoek antibiotikoak hartu behar dituzte luzaro.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiztiarra izan behar du, konplikazioak saihesteko. Froga serologikoen bitartez egiaztatu ohi da: froga horietan bakterioen aurkako antigorputzak bilatzen dira gaixoaren odolean (ELISA frogaren bidez). Bakterioaren kultura ez da oso fidagarria, gaixo askoren laginetan ez baita lortzen patogenoaren hazkuntza laborategian.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penizilinak eta tetraziklinak dira gehien erabiltzen diren antibiotikoak gaitza sendatzeko. Penizilinari alergia diotenei eritromizina eman ohi zaie.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaparren ziztadak ekidin behar dira, arropa babeslea jantziz edo kaparren aurkako produktu uxatzaileak erabiliz. Etxeko animaliak ere aztertu behar dira maiz, kaparrak antzemateko. Bestalde, bada txerto bat Lymeko gaitza prebenitzeko, lanagatik edo bestelako jarduerengatik kaparrekin harremanetan daudenei jartzeko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lyme gaitz Aldatu lotura Wikidatan