Lyonel Feininger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fitxategi:Stamp Germany 2002 55c Feininger.jpg
Alemaniako 2002ko posta-zigilua, Feiningerren lan baten irudiarekin.

Lyonel Feininger (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1871 - 1956) margolaria eta marrazkilaria izan zen. Hanburgon, Berlinen eta Parisen egin zituen ikasketak. Berlinen karikaturak egiten hasi zen, baina pinturari lotu zitzaion 1907tik aurrera. Georges Seuraten teknikez, ikerketa kubistez, futuristez eta konstruktibistez arduratu zen, eta, Robert Delaunayren ildotik, Blaue Reiter taldearekin egin zuen lehen erakusketa. Bauhausen irakasle izan zen 1919tik 1933 arte. Itsasoko eta hirietako ikuspegiak ditu gai nagusi, New Yorkekoak bereziki, 1936az geroztik. Eraikuntza berrien aurrean kezkatuta, formak angelutan ebakitzen hasi zen, prisma-itxurak ugaritzen eta kolore zurbil hotzak erabiltzen, bertikalismorako joera areagotuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lyonel Feininger Aldatu lotura Wikidatan