M&M's

Wikipedia, Entziklopedia askea
M&M's
Q1730287 Itzuli
Fabrikazioa
SortzaileaForrest Mars (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera1941eko irailaren 10a
JabeaMars, Incorporated -

M&M's txokolate esnedunezko zati biribil txikiak dira, azukrez beteak, Mars, Incorporated enpresak ekoitziak. Oso famatuak dira mundu osoan, eta sei kolore nagusi daude: gorria, laranja, horia, berdea, marroia eta urdina.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M&M´s horiek Ingalaterrako "smarties"-etan izan zuten. Forrest Eduard Mars Espainiako gerra zibilean soldadu ingelesak ikusi zituen txokolatezko gozokiak jaten txokolatearen inguruan azukrea zeukatela[1]. Azukre geruzari esker, txokolatea ez zen eguzkiarekin urtzen[2]. Geroago Forrest Mars eta R. Bruce Murrie "smarties"en egile-eskubideak erosi zituzten eta produktua Estatu Batuetako merkatuan sartu zuten baina izena aldatu behar izan zuten "smarties" izenarekin beste produktu bar zegoelako. Izena ipintzeko bere abizenak erabili zituzten: M (Mars) eta M ( Murrie).

1940-1950 urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941an M&M´s saldu ziren lehenengo aldiz Estatu Batuetan. 1950an Estatu Batuetan M&M´s fama handia eta oso azkar bereganatu zuten telebistari esker. 1954an kakahueteko zaporea gehitu zen eta gainera pertsonaiak sortu ziren bere eslogan ospetsuarekin batera "Txokolatea ahoan urtuko zaizu, ez eskuan". 1960an hiru kolore gehitu ziren: gorria, berdea eta horia. 1972an hasten dira paketeak pertsonaien argazkiekin biltzen eta geroago bildumara laranja gehitu zuten. Urte horretan gorria kolore karmelotik kendu zuten (baina ez pertsonaia).

M&M´s-eko pertsonaien gorriaren ahotsa Bill Westen ahotsa izan da urtetan. Horiaren ahotsa J.K. Simmosarena, berdearena Gree Summerena, Crispiarena (Laranja) Erick Kirkchbergeren ahotsa, Cafenaren ahotsa Vanessa Wlilliamsen ahotsa da, eta azkenik 1995tik 1998ra arte, Phil Hartman hil zen arte ,urdinaren ahotsa izan zen. Phil Hartman hil ostean, gaur egun arte ,Robb Pruittaren ahotsa erabili dute.

1980-1990 urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean, konpainiak arrakasta handia izan zuen, astronautak M&M´s jaten hasi zirelako. 1980an marka Europan zehar zabaldu zen eta 1987an kolore gorria berriro saltzen hasi zen biztanleriaren eskariarengatik.

1995an kanpaina bat hasi zen kolore bat gehitzeko. Jendeari eskatu zioten kolore hauen artean aukeratzeko: urdina, arrosa, lila, edo gauzak zeuden bezala uztea. Emandako aukeretatik urdinak irabazi zuen %54arekin. 1995an hainbat koloreetako M&M miniak atera zituzten.

1996an M&Meko pertsonaien kanpaina atera zirenean merkatuaren lehenengo postuan ipini ziren, USA Today egunkariak ebaluatutako 61 kanpinen aurretik. Pertsonaia berriak arrakasta izugarria lortu zuten eta gainera gainditu zuen Mickey Mouseri eta Bart Simpsoni 1997ko garrantzitsuena berde kolore atera zutenean izan zen, lehen emakumea M&M´s-eko historian.

M&M´s World dendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M&M´s world-eko dendak bakarrik 5 daude munduan zehar (hiru Estatu Batuetan, beste bat Ingalaterra eta beste bat Txinan). Bertan M&M´s eko bolalumak, koadernoak etab. saltzen dira. Dendak New Yorken, Las Vegasen, Orlandon ( Floridan), Londresen eta Shanghain kokatuta daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Oxford companion to American food and drink. ISBN 978-0-19-530796-2. PMC 71833329. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  2. (Ingelesez) Chutters. «m&m's: The History and Timeline» www.chutters.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]