Málaga Club de Fútbol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Málaga Club de Fútbol
Ezizena(k) "Boquerones"
Sorrera 1948 (C.A. Malagueño)
Futbol zelaia La Rosaleda estadioa
(Edukiera: 28.963)
Presidentea Qatar Abdullah ben Nasser Al-Thani
Entrenatzailea Txile Manuel Pellegrini
Liga La Liga
2011/12 4.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Málaga Club de Fútbol futbol talde andaluziarra da, 1904an Málaga hirian sortutakoa.

Gaur egun Espainiako futbol liga txapelketa jokatzen du, lehen mailan 27 denboralditan ibili izan arren.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Málagako lehenengo futbol taldea 1904ean jadanik sortua izan bazen ere hiriko futbol taldeek jarraitasun handirik ez zuten izan 1923an Club Deportivo Málaga eratu zen arte. 1948an Club Atlético Malagueño sortu zen Club Deportivoren filiala izateko. 1992an ordea diru arazoak zirela eta Club Deportivo Málagak desagertu beharra izan zuen eta filiala bihurtu zen talde nagusi Málaga Club de Fútbol izen berriarekin.

1992-93 denboraldi hartan taldea hirugarren mailan ari zen jokatzen eta 1999 arte ez zuen lortu lehen mailara igotzerik. Indar handiarekin itzuli zen ordea, lehen urtean hamabigarren, bigarrenean zortzigarren eta 2002an UEFA Intertoto Kopa irabaztea lortu zuen. Hurrengo denboraldian UEFA Kopan hartu zuen parte eta final laurdenetaraino iritsi zen.

Berriz ere krisi ekonomikoa pairatu zuen eta 2006an maila galdu ondoren bi denboraldi egin zituen Bigarren mailan. 2008/09 denboraldian berriz lehen mailan aritu zen eta "errebelazio taldea" izan zen, 8. postua lortuz, baina ia bukaerararte UEFArako postuetan ibiliz.

2010ko ekainaren 11an Abdullah ben Nasser Al Thani jeke arabiarrak taldea erosi zuen eta nabarmen indartu ondoren talde konpetitiboa bihurtu da. Manuel Pellegrini du entrenatzaile eta Ruud van Nistelrooy aurrelari. Liga bikaina egin ondoren laugarren gelditu da, bere historiako posturik onena, eta hurrengo denboraldiko UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatu da.

Irabazitako txapelketak [aldatu]

Espainiako txapelketak: 4 [aldatu]

1951-52, 1966-67, 1987-88 eta 1998-99

Europako txapelketak: 1 [aldatu]

2002

Kanpo loturak [aldatu]