Mícheál Ó Muircheartaigh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mícheál Ó Muircheartaigh
Mícheál Ó Muircheartaigh
Micheál Ó Muircheartaigh 2012an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Mícheál Ó Muircheartaigh
Jatorrizko izena Michael Moriarty
Jaio 1930eko abuztuaren 30a
(84 urte)
Irlandako Errepublika Dingle, Kerryko konderria (Irlandako Errepublika)

Mícheál Ó Muircheartaigh, jaiotze izeneaz Michael Moriarty (1930eko abuztuaren 30a, Dingle, Kerryko konderria) irlandar Joko Gaelikoetako telebista eta irratiko esataria da, RTÉ telebista eta irrati publikoan. Irlandera hiztuna da.

Bere kazetari ibilbide luze eta oparoari esker Errekorren Guinness Liburuan hainbat alditan erregistratua egotea ekarri du.

Irlanda osoan izugarrizko ospea du, futbol gaeliko eta hurling kiroletako ohiko esataria delarik, bai irlanderaz nahiz ingelesez. Hori dela eta, "Joko Gaelikoetako Ahotsa" ezizenaz ezaguna da, irlandar kirolzaleen artean estimu handia bereganatu duelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]