Mölln

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mölln

 Schleswig-Holstein

armarria

Izen ofiziala Mölln
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Schleswig-Holstein
Herzogtum Lauenburg
Alkatea Wolgang Engelmann (SPD)
Koordenatuak 53°37′37″N 10°41′05″E / 53.62694°N 10.68472°E / 53.62694; 10.68472Koordenatuak: 53°37′37″N 10°41′05″E / 53.62694°N 10.68472°E / 53.62694; 10.68472
Mölln non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Mölln
Eremua 25,05 km2
Garaiera 19 m
Posta kodea 23879
Biztanleria 18.642 bizt. (2006)
Dentsitatea 744,19 bizt./km²
Matrikula RZ
http://www.moelln.de
Eulenspiegel iturria
St. Nicolai

Mölln Alemaniako herri bat da, Schleswig-Holstein estatuan eta Herzogtum Lauenburg barrutian dagoena. Txikiak diren aintzira mordotxo batek inguratzen dute herria (Stadtsee, Ziegelsee, Hegesee, Schmalsee, Lütauer See, Drüsensee eta Pinnsee). Elba-Lübeck Kanala hirian zehar igarotzen da. ¨

Herria, XII. mendean sortua izan zen. Berehala bihurtu zen herri garrantzitsu bat, Gatzaren Ibilbide Zaharrarengatik. Gatza Saxonia Behereako Lüneburg herriko gatzagetan ekoizten zen eta itsasontzian eramaten zen Lübeckeko itsasporturaino eta Stecknitz Kanaleraino, gaur egungo Elba-Lübeck Kanalaren aurrekaria dena. Erdi Aroko Lauenburg dukerriaren erdialdean zegoen arren, herria, Hansatar Ligako Lübeck herriagatik hipotekatua izan zen. Azken herri honek gobernatu zuen Mölln 1359 eta 1683 bitartean. Epe honen barnean, 1407an hain zuzen ere, Möllner Schützengilde delakoa sortu zen, eta 2008an, 601 urte bete ditu, ia 300 partaide dituelarik.

Möllnek, bere burua, Till Eulenspiegelen herritzat du, bufoi mitikoa zena. Esaten denez, Till Eulenspiegel Braunschweigen bizi zen, baina bere bizitzako azken urtea Möllnen igaro zuen, non, izurriaren ondorioz hil zen 1350ean. Benetan existitu zenik frogatuta ez dagoen arren, bere omenezko monumentu asko dago Möllnen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mölln Aldatu lotura Wikidatan