M*A*S*H (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
M*A*S*H (telesaila)
Deskribapena
Atalak256 atal
(11 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena25 minutu
KateaCBS

M*A*S*H AEBtako komedia eta drama telesail bat da. 1972ko irailaren 17tik 1983ko otsailaren 28ra CBS katean aireratu zen. Richard Hooker idazlearen MASH: A Novel About Three Army Doctors liburuan oinarritua dago, 1970eko MASH filmaren egokitzapena ere bada.

Denbora luzez AEBtako inoizko telesail arrakastasuenen artean egon zen. Kontakizun asko komikoak izan arren, benetan jazotako gertakarietan oinarrituak daude.

Hasierako Suicide Is Painless ("Suizidioa Sufrimendurik Eza Da") doinua telesailaren ikur bilakatu zen, ikusleek hau entzun bezain laister telesailarekin lotzen dutelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Koreako Gerran (1950-1953) zehar AEBtako Armadaren Kirugia Ospital Mugikorretan (MASH - Mobile Army Surgical Hospital) lan egiten duten zirujau, mediku eta erizain talde baten eguneroko gertakariak eta bizipenak azaltzen dira, maiz, gerraren lehen frontean egon ez arren, haren ondorio latzak ikusi eta bizitzen baidituzte, hildakoak, zaurituak, hondamendia eta atsekabeen gida. Azken hauei aurre egiteko umore surealista eta ironiko batekin aurre eginez, bai eta berez Armadak debekatuak dituzen jarduerak burutuz ere: gerran topatzea zaila diren edota debekatuak dauden objetuen salerosketa, mediku eta erizinen arteko maitasun kontuak, ez hanka eta ez bururik ez duten goi agintari militarren eskakizun zentzugabeei ez ikusiarena egitea, kanpalekuen arteko amerikar futbol partiduak jokatzea, eta abar.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: M*A*S*H (telesaila) Aldatu lotura Wikidatan