M/V Arctic Sea

Wikipedia, Entziklopedia askea
MV Arctic Sea
Aurreko izenak: Okhotskoye, Zim Venezuela, Alrai, Torm Senegal, Jogaila
Jabea: Arctic Sea Company
Eraikitzailea: Sedef Ontziola, Istanbul, Turkia
Martxan jarria: 1991
Emana: 1991
Bandera: Malta
Ezaugarriak
Tonelaketa: 7167 tona
Luzera: 97,00 m
Gaina: 17,33 m
Sakonera: 7,0 m
Propultsioa: Diesel motor bakarra
Abiadura: 13,2 korapilo
IMO zenbakia: 8912792

MV Arctic Sea Maltako bandera duen kargaontzia da. Ontziaren jabea Maltan egoitza duen Arctic Sea Company da, eta ontziaren maneiatzailea Helsinkiko Solchart Management Company da.

Desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko uztailaren 24ean, ontzia Finlandiatik Aljeriara egurra zeramala, ezezagun talde armatu bat, ontzira igo zen Öland eta Gotland uharteen artean, eta poliziaz jantzita, marinelak lotu eta ontzi osoa miatu zuten. Hamabi ordu beranduago, ontzitik joan ziren, ezer eraman gabe, eta ontziak Aljeriarako bidea jarraitu zuen.

2009ko uztailaren 30etik uztailaren 31ra ontziarekiko azken harremana izan zuen ontzi jabeak, Frantziako Brest portuaren inguruan. Ordutik, ontziaren bila aritu dira, baina oraindik ez dute arrastorik aurkitu. Uste denez, kargaontzia bahitu eta Afrikara eraman omen dute, baina ez dago ez ontziaren ez bertan zihoazen hamabost marinelen arrastorik. Bien bitartean, Errusiako urpekontzi eta ontziak, desagertutako ontziaren bila hasi ziren.

Ontziaren ustezko aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abuztuaren 14an ontzia Cabo Verde uharteetatik 400 itsas miliara ikusi zutela eman zen jakitera. Horrek, ontziaren bahiketaren hipotesia balioztatuko luke, baina, errusiarrek ezin izan zuten, frogatu arrasto hori benetakoa zen ala ez.[1]

Egun berean, beste albiste iturri batek, ontzia Donostiako kostaldearen aurrean kokatu zuen. Baina Pasaiako portuko arduradunek ukatu egin zuten, ontzia inguruetan zegoenik.[2]

Errusiarrak aurkitu zituzten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 17an Errusiako Defentsa ministeritzak ontzia goizeko 09:00 GMT-etan Cabo Verde uharteetatik gertu aurkitu zutela eman zuten argitara, eta ontziko hamabost gizonak erreskatatu zituzten. Dena den, ez zuten esan ontziaren aurkikuntza edo horretarako dirurik ordaindu ote zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.