MAC helbide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

MAC helbidea (Media Access Control) ordenagailuen sareetan txartel bat edo interfaze bati identifikazio bakarra esleitzeko erabiltzen den 48 edo 64 biteko balioa da (IEEEk kudeatzen dituen formatuen arabera: MAC-48, EUI-48 edo EUI-64). Ez da errepikatzen (identifikatzaile global gisa garatu egin dira) eta interfaze bakoitzak berea du. OSI ereduaren modeloaren kapa erabiltzen dituzten protokolo gehienek identifikatzaile global hau erabiltzen dute, hala nola:

MAC, OSI modeloaren 2. geruzan parte hartzen du, zeinek informazioa bi elkar konektaturiko makinen artean inolako akatsik gabe heltzearazten du. Horretarako, MAC helbideak (bai igortzailearena, bai jasotzailearena) beren kabezeran daramaten tramak erabiltzen dira.

MAC helbidearen xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko MAC helbidea IEEE 802 estandarrean zehaztu egin zen, MAC-48 sistema, hain zuzen. Sistema honek 2^48ko MAC ezberdinen konbinazioko limite teknikoa dute (281,474,976,710,656 mac helbide ezberdin). MAC helbideen hiru sistemek formato berdina daukate eta bakarrik identifikazio identifikatzailean ezberdintzen dira. Helbide hauek, "Unibertsalki kudeatutako helbideak" edo "lokalki kudeatutako helbideak" izan daitezke. Unibertsalki kudeatutako helbideak, dispositibo bakoitzari, fabrikatu duen enpresak ematen dio, lehen hiru byteak, fabrikatzailearen identifikatzailea da (Fabrikatzaile bakoitzak identifikazio bakarra du), hurrengo hiru byteak (MAC-48 eta EUI-48 sistemetan) edo bost byteak (EUI-64) sisteman, fabrikatzaileak ezartzen du, dispositibo berri bakoitzari zenbaki berria emanez. Lokalki kudeaturitako helbideak, sare informatikoetan ematen den egoera bat kudeatzeko sortu zen, bi dispositibo Ad Hoc moduan sartzen badira, haietako batek, zerbitzari gisa egin beharko luke eta besteak bezero arrunt bat bezala, zein den bezero eta zein zerbitzaria bereizteko, azken honen MAC helbidea 0x02rekin (bi hexadecimala) hasten da. Mota honetako MAC helbideak bakarrik egoera berezi honetan ematen da.

EUI-48 eta MAC-48 sistemetan MAC helbideak, bi byteka banatuta (bai - edo : bidez) idatzi ohi dira, adibidez: 00:11:22:33.

MAC helbidea aldatzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linux[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linux sistema batean, sare dispositiboen MAC helbidea jakiteko, ifconfig komandoa eragin behar da. Helbide hau aldatzeko, hurrengo komandoak eragin behar dira root bezala:

   /etc/init.d/networking stop
   ifconfig eth0 hw ether 00:01:02:03:04:08
   /etc/init.d/networking start

(Adibidean eth0 agertzen da, froga egiteko Ethernet dispostiboa erabili baita.)

Windows[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windows sistema batean, sare dispositiboen MAC helbideak ezagutzeko ipconfig /all komandoa eragin behar da, eta honako moduko informazioa azaltzen da:

      Connection-specific DNS Suffix  . :
      Description . . . . . . . . . . . : Intel(R) PRO/1000 MT Mobile Connection
      Physical Address. . . . . . . . . : 00-09-6B-5F-4E-DB
      Dhcp Enabled. . . . . . . . . . . : No
      IP Address. . . . . . . . . . . . : 192.168.120.95
      Subnet Mask . . . . . . . . . . . : 255.255.255.0
      Default Gateway . . . . . . . . . : 192.168.120.1
      DNS Servers . . . . . . . . . . . : 192.168.120.3                                
      Primary WINS Server . . . . . . . : 192.168.120.3

Windows sistemetan, MAC helbidea aldatzeko zenbait programa libre daude internet zehar [1][2].


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]