MDMA

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
MDMA

MDMA MetilenoDioxiMetAnfetamina izeneko substantzia kimikoa da,laburbilduz MDN. Estasia bezala ere ezagutzen da. MDMA enpatogeno moduan deskribatzen da, gogo-aldartea edo egoera animikoa aldatzen duen serotonina eta dopamina moduko substantzia kimikoak isuri arazten baititu garunean.Hauek maitasuna eta laguntasuna moduko sentipenak sorrarazten dituzte.Kontsumitzaileak maitatuak eta zoriontsuak sentitzen dira. MDMA haluzinegenoa ez denez, inoiz ezingo ditu haluzinazioak eragin. Estasia hartu ondoren jende askok flipatu egin duela esaten du, baina hori benetako estasia hartu badu ezinezkoa da.


Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MDMAk garunak serotonina eta dopamina gehiago ekoiztea eragiten duela ematen du. Serotoninak gure gogo-aldarteari eragiten dio; dopaminak, berriz, erlaxazioa bultzatu eta mina arintzen du.

Lehenengo sentsazioa ordubetera agertzen da, sakona eta deskribatzen zaila da (hotzikara iraunkor baten moduko arintasun fisiko eta mentaleko egoera bat da; hortik datorkio hain zuzen droga honi bere izena). Ondoren, noizbehinka berriz ere agertzen da, baina geroz eta intentsitate txikiagoarekin. Bukaera arte irauten duen egoera hau modu askotara deitu daitezke.

Estasiaren ondorio nagusiena enpatia da ,hau da,pertsonen arteko intimitatearen eta komunikazioaren handitzea alegia.Era berean,sosegua,beldur eta tentsioen liberazioa,mugimenduen askatasun handiagoa,pentsamenduen argitzea,ikusmeneko hautematearen eraldaketak eta ukimenaren eta entzumenaren hobetzea eragiten ditu.

Energia maila handitzea da, gau osoan salto eta dantza egiteko gogoa izateraino. Neke fisikoaren sentsazioa ere ekiditen du, estimulazio eta erlaxazio uneak konbinatzen, eta maitemintzearen antzeko egoera emozional bat eragiten. Estasia ez da afrodisiakoa, nahiz eta ukitzearen eta ukitua izatearen plazera indartu. Sentsualitatea eragiten du.

  • Begi ninien dilatazioa eragiten du.
  • Begiko giharren indarra galtzen da
  • Sentsibilitatea galtzen da. (Egarria desagertzen da.)
  • Hipertentsioa eragiten du.
  • Bihotzeko taupadak azkartu egiten dira.
  • Estimulazio gehiegi jasan dezakezu, urduri jarri eta baita panikoa sentitu.
  • Haluzinazioak eduki ditzakezu.
  • Ordu askoan dantzan ibiliz gero, gorputza berotu egiten da, eta deshidratatuta gera daiteke.
  • Bat-batean memoria gal dezakezu.
  • Eraginak desagertzen doazen heinean, bizitzarik gabe bezala sentitzen zara eta zure gogoak gainbehera egiten du.
  • Paranoia, depresioa eta panikoa sentituko dituzu beharbada.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estasia neurri eta kolore ezberdinetako piluletan merkaturatzen da eta normalean logotipoak izaten ditu idatzirik, adibidez oso irudia. Estasia normalean pilula moduan kontsumitzen den sintesi droga bat izan arren, pilula txikitu eta esnifatzen dutenak ere badaude. Bere ezaugarri nagusia emozioetan aldaketak eta neurri txikiagoan, pertzepzioan eraldaketak eragiten dituela izango lirateke.


Bidai txar baten aurrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paniko atakea: zure laguna paranoiko agertzen bada, eta antsietatea eta panikoa edukitzen hasten bada, jendetsua ez den leku lasai batetara eraman ezazu, eta lasaitzen saiatuz zaitez. Berotasuna: eraman ezazu zure laguna leku fresko batetara eta emaiozu freskagarri bat, edari energetiko bat;ez uzti azkar edaten. Hitz egin edo mugitzeko gaitasun eza: egoera kritiko edo heriotza ekarri dezakeen arrisku egoera baten lehenengo síntoma izan daiteke, toxikazioa bezala ezagutzen dena alegia. Konortea galtzen badu, larrialdi zerbitzuetara joan. Inkontziente dagoenean gorakoa botatzen badu, arnasten jarraitzen duela kontrolatu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: MDMA Aldatu lotura Wikidatan