MSX
Wikipedia(e)tik
| MSX | |
|---|---|
Sony HB-75 MSX (1984) |
|
| Mota | Ordenagailu Pertsonala |
| Garatzailea | Japan Microsoft |
| Merkaturatua | 1983 (MSX) |
| Deskatalogatua | 1995 (MSXturboR) |
| Prozesadorea | Zilog Z80 |
| Media | 16 KB ~ 512 KB |
| Sistema operatiboa | MSX-DOS / MSX BASIC |
'MSX 1980eko hamarkadan zehar eta 1990eko hamarkada hasieran Microsoft Japan etxeak merkaturatutako etxeko ordenagailua da. Kazuhiko Nishik sortua eta Japonian 1983ko ekainaren 27an aurkeztua, bertan etxeko ordenagailuen merkatuko nagusi egin zelarik.
Europan berehalako arrakasta izan zuen (Euskal Herria, Frantzia, Espainia eta Herbehereak), baita Brasil, Txile, Argentina eta Sobietar Batasunan ere, azken honetan heziketa ministerioak ikastetxeak hornitu asmoz milaka unitate erosi zituelarik. Aldiz Estatu Batuetan zeharo ezezaguna izan zen eta nahiz eta hasiera batean garaiko europar merkatuko britainiar nagusitasuna mehatsatzera ailegatu izan, Erresuma Batuan bertan salmenta eskasak izan zituen.
Kanpo loturak [aldatu]
- MSX ordenagailuari buruzko historia (Ingelesez)
- MSX ordenagailuari buruzko webgunea (Ingelesez)