MTK Budapest FC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
MTK Budapest FC
Sorrera 1888
Futbol zelaia Stadion Hidegkuti Nándor
(Edukiera: 12.700)
Presidentea Hungaria Tamás Deutsch
Entrenatzailea Hungaria József Garami
Liga Hungariako Liga
2013-14 8.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

MTK Budapest FC edo MTK (izen osoa Magyar Testgyakorlók Köre Budapest FC) Hungariako futbol bigarren talde onena da palmaresari dagokionez, Budapest hiriburukoa. 23 aldiz irabazi du Hungariako futbol liga eta beste 12 aldiz Kopa. Mitropa Kopa bi irabazi zituen eta Europako Errekopako finalista ere izan zen 1964an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1888ko azaroaren 16an Magyar Testgyakorlók Köre (euskaraz "Hungariako kirolzaleen zirkuloa") taldea osatu zen. Hasierako sortaile gehienak Budapesteko juduen komunitateko hiritarrak ziren. Hasiera batean hiriko beste taldea den Ferencvárosi TC-ren itzalean egon bazen ere 1914 eta 1925 arteko futbol liga guztiak MTK taldeak irabazi zituen.

Profesionalismoa 1949an iritsi zen Hungariara eta garai hartan puntako taldea izan zen MTK eta hainbat liga eta kopa irabazi zituen, bai eta bi Mitropa Kopa ere, 1955 eta 1963an. "Urrezko aro" honen amaiera 1964ean iritsi zitzaion Europako Errekopako finalera iritsi zenean. Sporting Clube de Portugal izan zuen aurkaria eta lehenengo partida Bruselan jokaturikoa 3-3 berdindu zuen baina bigarrena, Anberesen jokaturikoan, 1-0 galdu zuen eta beraz saririk gabe gelditu zen.

Hurrengo urteetan behera egin zuen eta hurrengo urteetan ez zen ligako lehen hiru postutan sailkatu. 1958ko ligaren ondoren 29 urte pasatu ziren liga berria irabazteko. 1987an izan zen titulu berria. Aurreko urtean kopa irabazi zuen.

XXI mendean bi liga, kopa bat eta bi superkopa eskuratu ditu. Dena den bigarren maila ere ezagutu du, 2011ean jaitsi egin baitzen. Dena den urte bakarra egin zuen bertan eta 2012an lehen mailara itzuli zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungarian: 37[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (23): 1904, 1908, 1914, 1917, 1918, 1919, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1925, 1929, 1936, 1937, 1951, 1953, 1958, 1987, 1997, 1999, 2003, 2008.
  • Kopa (12): 1910, 1911, 1912, 1914, 1923, 1925, 1932, 1952, 1968, 1997, 1998, 2000.
  • Hungariako Superkopa (2): 2003, 2008.

Nazio artean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1964.

Hirietako Ferien Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • final erdiak 1962an.

Mitropa Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1955, 1963.
  • Finalista (1): 1959.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]