M (1931ko filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | M | |
| Urtea | 1931 | |
| Estreinaldia | 1931ko maiatzaren 11 | |
| Generoa | Drama Thriller |
|
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 117 minutu | |
| Banatzailea | Nero-Film | |
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Seymour Nebenzal | ||
| Gidoilariak | ||
| Thea von Harbou Fritz Lang |
||
| Aktoreak | ||
| Peter Lorre Otto Wernicke Gustaf Gründgens Ellen Widmann Inge Landgut Theodor Loos Friedrich Gnass Theo Lingen Georg John |
||
| Musikagileak | ||
| Edvard Grieg | ||
| Argazkilariak | ||
| Fritz Arno Wagner | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| alemanera | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Zuri-beltzean. Egun banatutako bertsioak 89 minutuko iraupena du. | ||
M Fritz Langek 1931n Alemanian sortutako filma da, zuzendariak berak eta emazte Thea von Harbouk idatzia. Langen lehen film soinuduna izan zen. Egileak hala esanda M bere lan kuttunena zen.[1] Peter Lorre izan zen antzezle nagusia.
Istorioaren abiapuntua benetan jazotakoa da, Peter Kurtenen gaiztakerietan oinarrituta dago, Dusseldorfeko banpiroa zeritzon pertsonaia izan zen harengan, 1920ko hamarkadaren amaieran aipatu hirian hainbat umetxo hil zituena. 1929ko martxoaren eta 1930eko maiatzaren artean, Dusseldorfeko poliziak 13.000 gutun baino gehiago jaso zituen ustezko hiltzaileak salatzen zituztenak; 9.000 susmagarri galdekatu zituzten; 10.600 kasu aztertu zituzten. Azkenik 1930eko maiatzaren 24an poliziak Peter Kurten atxilotu zuen. Ekainaren 6an Langek M prestatzen hasia zela aitortu zuen[2].
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Dusseldorfeko polizia ezinean dabil neskatoak hiltzen dituen gaizkilea harrapatzeko. Hiriko hanpa nazkatzen hasia da kontuarekin, arazoak eguneroko jardunari oztopo besterik egiten ez baitio, eta, bestetik, halako delitua okaztagarri iruditzen zaiolako. Hans Beckert susmagarri agertuko zaie eta, behin harrapatuta, epaitzea erabakitzen dute. Orduan azalduko da polizia.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Reader Archive-Extract: 1997/970808/M
- ↑ Bernard Eisenschitz, "La production, le tournage" in M le maudit, Plume-La Cinenatheque FranÇaise, 1990.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Filma IMDB atarian
- (Ingelesez) M. Argazkiak eta iruzkinak