Mañex Etxamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau bertsolari ezterenzubitarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mañex Etxamendi (argipena)».
Mañex Etxamendi
Bizitza
JaiotzaEzterenzubi1873ko maiatzaren 20a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaEzterenzubi1960ko apirilaren 28a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, idazlea eta nekazaria

Literaturaren Zubitegia: 580

Mañex Etxamendi Etxebarne[1] (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1873ko maiatzaren 20a - 1960ko apirilaren 28a) euskal idazle eta bertsolaria izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezterenzubi Xaldainia etxean jaio zen. Joan Etxamendi Borddel bertsolari ospetsuaren urruneko sendia zen. Hogeita bat urterekin lehen Wyomingera eta gero Nevadara artzain joan zen. 1899an herrira itzuli zen; 1900ko apirilaren 26an Mari Ampo ezterenzubitarrarekin ezkondu zen. 1905 eta 1909 artean ere Nevadan ibili zen lanean. Hamar seme-alaba izan zituzten: Mañex, Joanes, Beñat, Jan Battitt, Mari, Piarres, Mari, Graxiana, Jan Piarre eta Eñaut; Gilenttoinea baserrian bizi izan ziren.

Ezterenzubin laborantzan aritu zen eta 1920tik aurrera elizako giltzain. 1929an Herriko Etxean kontseilari hasi zen eta 1922an auzapez aukeratu zuten. Kargu horretan 1944 arte iraun zuen. 1958ko apirilaren 27an omenaldia egin zioten Donibane Garazin; bertan Mañex Etxamendi iloba izenkideak bertsoak bota izan zituen.

Ez zen jendaurrean nabarmendu zalea eta bertso-idatziak jartzen aritu zen. Hainbat argitalpen zein liburutan geratu dira bilduta.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxamendik bertso jarriak idatzi zituen; 1921 eta 1923 artean Gure Herria, Eskualduna, Euskal-Erria, Eskualdun Ona eta Herria aldizkarietan argitaratu zituen bere olerki eta bertso gehienak; beste batzuk Eskualdun kantaria, Gure Almanaka, Errepikan, Milla euskal olerki eder eta beste zenbait liburutan argitaratu ziren.

Bertso bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]