Macadamia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Macadamia
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Ordena: Proteales
Familia: Proteaceae
Generoa: Macadamia
Espeziea: Macadamia integrifolia
F.Muell.

Macadamia intxaurrak usain gozoko loreak dituzten zuhaitz altu batzuen fruituak dira. Euren sorterrikoek “kindal kindal” ala jindili izenekin ezagutzen dituzte.

Jatorriz Australiako alde subtropikalekoak dira baina Hawaiin, Kalifornian eta Floridan hazten dira. Lur bero horietan euria maiz egiten du. Gastronomia munduaren ateak zabaldu ditu, nahiz eta %51 eta %73 artean gantzez osatuak dauden. Alegia, fruitu lehorraren gramo bakoitzak 5’6 eta 6’4 kilokaloria artean ditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macadamiaren fruituak forma esferikoa du, egitura bigun krematsua eta zapore oso gozoa. Haren diametroa bi zentimetro ingurukoa da, oskolak azal gogorra eta lisoa du, kolore berde distiratsukoa.

Gantz monoinsaturatuak bereziki landare-jatorriko elikagaietan daude, esaterako ahuakateetan, oliba-olioan eta fruitu lehor askotan, besteak beste, Macadamia intxaurretan. Gantz edukiera hori %75 baino gehiago izaten da eta odolean triglizerido eta kolesterol mailak kontrolatzen laguntzen du. Horrez gain, %9 proteina, %9 karbohidrato, %2 zuntz dietetiko eta %4 azukre dute.

Bitamina iturri onak dira, besteak beste, A1, B1 eta B2 bitaminak, kaltzioa, potasioa, zuntz dietetikoa eta sodio apur bat dituzte. Hurrekin gertatzen den moduan, macadamiek %40 azido oleiko dute. Gantz mota hori oliba-olioaren antzekoa da eta kolesterol maila jaisten laguntzen du.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso fruitu preziatua da, zapore arinki gozoa du eta almendrena oroitarazten du. Gordinik, txigortuta edo gazituta kontsumitu daitezke. Zapore delikatua duenez, asko eskatzen den aperitiboa da, gazta pastarekin edo patearekin konbinatuta.

Baina kontuz ibili behar da, izan ere, gehiegi txigortzen badira euren zapore mingotsa areagotzen da.

Kosmetikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido palmitoleiko dosi altuak ditu. Macadamia olioarekin, gainera, azalarentzako krema hidratatzaileak, xaboiak eta masajerako olioak egiten dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Macadamia Aldatu lotura Wikidatan