Mach (nukleo)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mach sistema eragileen inguruko ikerketa (bereziki konputazio banatu eta paraleloan) sustatzeko Carnegie Mellon Universityn garatutako mikrokernel bat da. Mikrokernel baten lehenengo adibideetako bat da, eta oraindik antzeko proiektuak epaitzeko estandarra.

Proiektua Carnegie Mellonen 1985etik 1994ra indarrean egon zen, Mach 3.0n bukatuz. Mach-en inguruko ikerketak beste leku batzuetan jarraitu du; esate baterako, Utah-ko unibertsitateko Mach 4 aipa daiteke. Mach UNIXen BSD bertsioko kernela ordezkatzeko diseinatua izan zen, sistema eragile berri bat diseinatu behar izatea ekiditeko. Gaur egun, badirudi Mach-en inguruko ikerketa bukatu dela, nahiz eta Mach eta bere ondorengoak oraindik erabiltzen diren hainbat sistema eragile komertzialetan: NEXSTEP, OPENSTEP eta, bereziki, Mac OS X. Machen memoria birtuala kudeatzeko sistema erabilia izan da BSDtik eratorritako UNIX sistemetan, FreeBSD bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]