Machu Picchu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Machu Picchuko santutegi historikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea
80 - Machu Picchu - Juin 2009 - edit.jpg

Hegoaldetik iparralderako ikuspegia.

Mota Mistoa
Irizpideak i, iii, vii, ix
Erreferentzia (ID) 274
Kokalekua PeruPeru
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1983 (VII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Machu Picchu[1] (ketxuaz Machu Pikchu, «tontor zahar»),[2] jatorrizko izenaz segur aski Patallaqta («eskailera hiria», ketxuaz),[3] kolonaurreko gune arkeologiko inka da, 2.430 metrora kokatua[4]. XV. mendean harriz eraikitako llaqta bat da, Andeetako herrixka inka zahar bat. Llaqta hau Machu Picchu eta Huayna Picchu mendiak lotzen dituen harrizko muinoan kokatzen da, Erdi Andeetako mendebalde aldean isurialdean, Peru hegoaldean.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurbilen dagoen hiri garrantzitsuena Cusco da, oraingo eskualdearen hiriburua eta Inken hiriburu zaharra, handik 130 kilometrora kokatuta dagoena. Santutegi historikoa galzorian dauden espezie biologikoak babesten ditu eta inka kokaleku ugari, haien artean, Machu Picchu nagusi delarik.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Machu Picchu, ofizialki, Hiram Bingham esploratzaile estatubatuarrak aurkitu zuen 1911n. Ez-ofizialki, Agustin Lizarraga, euskal jatorriko lurjabe peruarra 1902ko uztailaren 14an iritsi zen hiri zaharrera, eta hala idatzi zuen ikatzez Hiru Leihoen hormako harri batean. Lizarragaren asmoa ez zen monumentu harrigarriak aurkitzea, laborantzarako lur berriak topatzea baizik.

Handik ia hamarkada batera, 1911ko uztailaren 24an, Binghamek Lizarragaren idazkuna topatu zuen eta ezabatzeko agindua eman zuen, kontserbazio arrazoiak argudiatuz. Argazki bat egin zion lehenago eta bidaia-egunkarian ere aipatu zuen inskripzioa. Baina publikoki ez zuen sekula horren berri eman eta, hala, aurkikuntzaren loria beretzat hartu zuen. Agustin Lizarraga Urubamba ibaiaren uraldietan itota hil zen, Machu Picchura itzultzeko ahaleginean[5].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Machu Picchuren kokapena.

XVI. mende erdiko dokumentuen arabera, Machu Picchu Pachacutec delakoaren (lehenengo enperadore inka, 1438-1470) atsedenerako egoitza bat izan zen. Dena den, bertako beste eraikin batzuek eta atari nagusiak ageriko elizkizunetarako daukan formak, santutegi gisa erabiliko zutela erakutsiko lukete. Bi erabilerak, jauregi eta santutegiarena, ez ziren bateragarriak izango. Aditu batzuek baztertu omen dute, ordea, erabilera militarra, eta ondorioz, “gotorleku” edo “zitadela” hitzak baztertuak izan litezke.

Machu Picchu, era berean, arkitektura eta ingeniaritza maisulantzat jotzen da. Beren ezaugarri bere paisaia eta arkitektura ezaugarriek, eta haren inguruan argitaratutako literatura lan gehienek sortu duten misterio itzala planetaren turismo-jomuga ezagunetariko bat bihurtu dute. Arkeologia gunera ailegatzea, hartara heltzen diren Inka Bideetatik zein Hiram Bingham errepidea erabilita (Machu Picchuren mendixkara igotzen dena Puente Ruinas geltokitik, arroilaren hondoan kokatuta) da posible soil-soilik.

Gizateriaren Ondare[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Machu Picchu Unescoren Gizateriaren Ondare zerrendan dago 1983tik, "Machu Picchu Santutegi Historiko" izeneko gune ekologiko eta kulturalaren barnean. 2007ko uztailaren 7an Munduko Zazpi Mirari Berrietako bat izendatu zuten, Lisboan (Portugalen) antolatutako ekitaldi batean, mundu osoko ehun milioi hautesleen bitartez.

Machu Picchuren irudi panoramikoa, Huayna Picchu ingururantz begiratuz.  Hegoaldetik iparralderako ikuspegia. Ezkerraldean, hiriko Hanan eremua ikus daiteke (Intihuatana muinoaren piramide egiturarekin) eta eskuinaldean Sortaldeko eremua dago, plaza nagusiak banatzen duelarik. Atzealdean Huayna Picchu mendixka dago. Irudia multzo honen hegoaldean dagoen landa eremuaren gainaldetik hartua dago.
Machu Picchuren irudi panoramikoa, Huayna Picchu ingururantz begiratuz. Hegoaldetik iparralderako ikuspegia. Ezkerraldean, hiriko Hanan eremua ikus daiteke (Intihuatana muinoaren piramide egiturarekin) eta eskuinaldean Sortaldeko eremua dago, plaza nagusiak banatzen duelarik. Atzealdean Huayna Picchu mendixka dago. Irudia multzo honen hegoaldean dagoen landa eremuaren gainaldetik hartua dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf .
  2. Teofilo Laime Acopa, Diccionario Bilingüe, Iskay simipi yuyay k'ancha, Quechua – Castellano, Castellano – Quechua: machu - adj. y s. m. Viejo. Hombre de mucha edad (Úsase también para animales). - machu - s. m. Anciano. Viejo. pikchu - s. Pirámide. Sólido puntiagudo de varias caras. || Cono. Ch'utu. machu pikchu - s. La gran ciudadela pétrea que fue quizá uno de los más grandes monumentos religiosos del incanato, entre el valle del Cusco y la selva virgen (JAL). || Monumento arqueológico situado en el departamento actual del Cusco, junto al río Urubamba, en una cumbre casi inaccesible (JL).
  3. «Machu Picchu se llamaba Patallaqta: Una historiadora basa en un documento del siglo XVI el descubrimiento del primer nombre de la ciudad inca», El País, 2012-03-19.
  4. UNESCO World Heritage Centre.
  5. Nagore Irazustabarrena, «Machu Picchuren benetako aurkitzailea: Agustin Lizarraga», Argia, 2014-09-14, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Machu Picchu Aldatu lotura Wikidatan