Mafalda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mafalda "Quino" egile argentinarrak egindako komiki famatuaren eta bertako pertsonaia nagusiaren izena da.

1964tik 1973ra argitaratu zituen "Primera Plana" eta "Siete Días Ilustrados" aldizkari eta "Mundo" egunkari argentinarretan.

Ordutik, gaztelaniatik hainbat hizkuntzatara itzuli dute komikia, oraindik euskaratu ez badute ere.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mafalda: Pertsonaia nagusia da, komikia sortzean 5-6 urte zeukana. Txikia izan arren, helduen ikuspuntua bereganatua izan du hasieratik, Argentinako egoera sozio-politikoa aztertuz. "The Beatles" taldearen zalea da. Zopa gorrotatzen du.
  • Mamá (Raquel): Mafaldaren ama da, ohiko etxekoandrea.
  • Papá (Izenik gabe): Mafaldaren aita da, aseguru etxe baterako lanm egiten du.
  • Felipe: Lagunik argitsuena da, ameslaria ere izanda eskolaren beldur dagoen arren. "Lone Ranger" komikiaren abenturazalea da.
  • Manolito (Manuel Goreiro): Kapitalismoa irudikatzen duen laguna da, dendari galiziar baten semea dena.
  • Susanita (Susana Beatriz Clotilde Chirusi): Lagun "pijoa" da, neska ilehoriko, azaleko eta leihozalea.
  • Miguelito (Miguel Pitti): Lagunik txikiena da, berekoia baina bihotz onekoa. Aitona italiarra Mussoliniren jarraitzailea izan zen.
  • Guille (Guillermo): Neba txikia, zopa asko gustatzen zaiona. Arrebarekin "Burocracia" izeneko dortoka dauka.
  • Libertad: Tamainari dagokionez, lagunik txikiena da, Mafaldaren adinekoa bada ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mafalda Aldatu lotura Wikidatan