Magadan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Magadan

Magadan
bandera

armarria

Izen ofiziala Магада́н
Estatua ErrusiaErrusia
Oblast-a Magadan
Koordenatuak

59°34′N 150°48′E / 59.567°N 150.800°E / 59.567; 150.800Koordenatuak: 59°34′N 150°48′E / 59.567°N 150.800°E / 59.567; 150.800

Magadan non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Magadan
Eremua 180 km²
Garaiera 70 m
Biztanleria 95.925 bizt. (2010)
Dentsitatea 532,92 bizt./km²
Sorrera 1929
Telefono aurrizkia 4132
http://www.magadangorod.ru/

Magadan (errusieraz: Магада́н) Errusiako hiri bat da, izen bereko Magadango oblasteko hiriburua.

1920. urterako bazegoen giza kokalekua Magadan inguruan, baina herria 1929. urtean sortu zuten. Hasieran, hiriaren izena Nagaevo izan zen, Even-Okhotsk barrutiko hiriburua. 1933. urtean hiri-izaera eman zioten.

Stalinen agintepean presoak Magadanera bidaltzen zituzten behartutako lanak egitera. 1932-1953 urte bitartean Dalstroi erakundearen egoitza egon zen Magadanen: behartutako lan izugarriak, urre-meatzeetako lanak eta lan zentzagarriak eragiten zizkieten. Aro horretan hiriko ekonomiak behera egin zuen, eta hala egon zen hamarkadetan.

Magadanek Okhotskeko itsasoan portua duenez, Kolyma eskualdeko meatzeetan ustiatutako urrea eta beste metalak merkaturatzeko gune bihurtu zen. Hiria hazi egin zen, eta biztanleak ere ugaritu egin ziren, batez ere meategietako jardunaren garapenez.

Gaur egun, eraikuntza eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak. Portua maiatzetik abendura egoten da irekita. Hiritik 50 km iparralderantz nazioarteko aireportua daukate. Edozein modutan ere, errepide bi daude bakarrik hiria inguruekin lotzeko; bat Kamtxatka aldera doana, eta bestea, 2.200 km-ra hurren daukaten Jakutsk hirira doana, hezurren ibilbidea deritzona. Beraz, nolabait isolatuta dagoen hiria da Magadan.

2010. urtean 95.925 biztanle zeuden Magadanen; 152.000 biztanle zeuden 1989. urtean. Katedral handia eraikitzen dihardute.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magadanen klima subartikoa daukate: negu luze eta hotzak dituzte; urtean bakarrik sei hiletan igotzen du tenperaturak 0 °C-tik gora. Izotza eta tundra dira eskualdeko paisaia nagusia, beraz. Okhotskeko itsasoko kostaldeko tenperatura, urtarrilean -22 °C eta uztailean 12 °C bitartekoa izaten da. Barrualdean, ostera, urtarrilean -38 °C eta uztailean 16 °C bitarteko tenperatura izaten dute.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Magadán

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]