Magallanes itsasartea
Wikipedia(e)tik
Magallanes Itsasartea Hegoamerikako hego muturrean kokaturiko pasabidea da, Txileko Patagonia, Tierra del Fuego eta Ozeano Barean dauden uharte askoen artean.
Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoa lotzen duen pasabide naturala nagusiena da. Itsasartea osorik Txile barruan dago, Magallanes eta Txileko Antartika XII. eskualdean hain zuzen, baina bere ekialdeko muturra Argentinako urez inguratuta dago. 1881 eta 1984ko Txile eta Argentinaren arteko Itunen arabera, bere uretan edozein herrialdetako itsasontzi pasa daiteke gertatzen dena gertatzen dela.
1520an Fernao de Magalhaes esploratzaile portugaldarra, itsasartea igarotzeko lehen europearra zen. Lehen, bertan bizi ziren tribu nomadak baino ez zeuden (aonikenk , selknam edo ona, kawesqar eta yamana)