Magallanesen Hodeiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Magallanesen Hodei Nagusia.

Magallanesen Hodeiak hego hemisferiotik ikus daitezkeen bi galaxia dira. Gure galaxiatik (Santiago Bidetik) hurbil daude (150.000 argi urtera), eta Magallanesen Hodei Nagusia eta Magallanesen Hodei Txikia izenez ezagutzen dira. Magallanesen Hodeiak, kimika-osagarrien arabera, Santiago Bidekoak ez bezalakoak dira: haietan kimika-gai astun eta metal gutxi dago, izar trinko gutxiago baitute, eta horiek dira gai astunak sorrarazten dituztenak. Hodei Nagusiak espiral forma du, eta Txikia, berriz, irregularra da. Magallanesen Hodeiak gure galaxiaren satelitetzat jotzen dira, gas-zubi batez (Magallanesen gas-lasterra) loturik baitaude Santiago Bidearekin. Bien masak batuta, gure galaxia baino askoz ere txikiagoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]