Magan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Magan, antzinako eskualde bat zen, K. a. 2300 inguruan testu kuneiforme sumertarretan aipatua izan zena Mesopotamiarentzako kobre eta diorita iturri bezala. Maganen kokapena oraindik ez da ziurra, baina ebidentzia arkeologiko eta geologiko gehienek, Magan, gaur egun Oman denaren zati dela diote. Hala ere, arkeologoren batzuk, Behe Egiptotik hegoalderako tokiren batean kokatzen dute, Nubian edo Sudanen, adibidez, beste batzuk, berriz, Iran edo Pakistanen zati bezala.