Magdalena penintsula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Magdalena penintsula
Península de La Magdalena
Magdalena penintsula.
Magdalena penintsula.
Geografia
Kokalekua Santander
Koordenatuak 43°28′9″N 3°45′58″W / 43.46917°N 3.76611°W / 43.46917; -3.76611Koordenatuak: 43°28′9″N 3°45′58″W / 43.46917°N 3.76611°W / 43.46917; -3.76611
Azalera 24,5 ha.
Administrazioa
 Espainia
Demografia
Biztanleria 0 bizt.

Magdalena penintsula, edota Magdalenako Errege Lekua (gaztelaniaz Real Sitio de La Magdalena) Espainiako Kantabria erkidego autonomoko Santander hiriburuan dagoen penintsula bat da. 24,5 hektareako azalera du. Santander hiriak Alfontso XIII.a Espainiakoari egindako oparia izan zen, errege honek 1902 eta 1919 urte bitartean udako egoitza gisa erabili izan zuen. Gaur egun penintsula hau egun osoz irekita dagoen parke publikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsula hau Santander hiriko estrategia gunerik garrantzitsuena izan zen. bertatik Santanderko badia kontrolatu eta ondorioz hiria bera ere kontrolatzen baitzen. Horren froga gisa bertan topatutako I. mendea ondorengoko erromatar arkeologia aztarnak dira. Era berean, eta bere militar garrantzia dela eta, denbora luzez Espainiako Armadaren jabetza izen zen. Bertan La Cerdako bateria eta San Sebastián de Hano gaztelua eraiki ziren, hauek Santanderrek zituen kostaldeko defentsa sistemaren zati garrantzitsua osatzen zutelarik. 1812ko uztailean, Iberiar penintsulako Gerran zehar, espainiarren aliatuek ziren ingelesek Mouro uhartea bereganatu zuten, handik frantziarren esku zuden defentsak bonbardatu eta azken horiek bertatik kanporatzea lortu zuten.

1906an penintsulan honetan Espainiako kirol elkarte aintzindarietako bat den La Magdalena Tenis Errege Elkartea sortu zen.

Gerora, Magdalena penintsula hiriaren jabegora itzuli zen, bertako Udalak Alfontso III.a Espainikoak uda pasak burutu zitzan Magdalenako jauregia eraiki zuen, hau 1909 eta 1911 urtean gauzatutako herri dohaintza baten bidez lortu zelarik. Beranduago Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen gaur egungo udako ikastaroen egoitza izatera iragan zen. La Magdalena hondartzatik hurbil dauden antzinako errege zalditegiak zaharberrituak eta egokituak izan ziren, unibertsitate honetako ikastaroetara doazen ikasleen bizileku direlarik.

Penintsula honetan Magdalena hondartza (Los Peligros hondatzatik gertu) eta Bikinien hondartza kokatzen dira, baita Félix Rodríguez de la Fuenteren monumentua, Vital Alsar kantabriar itsasgizonak Francisco de Orellanak Ozeano Barean burututako bidaia berregiteko erabilitako hiru karabelak (bertako Itsas Museoaren jabegoak), eta ahate, pinguino eta itsas txakurrak ikus daitezkeen zoo txiki bat ere badaude.

Antzina zuhaiztirik ez zuen, baina Alfontso XIII.a Espainiakoaren eskuetara igaro ondoren, errege honek bertan itsas pinuak landatu zitezen agindu zuen.

Urtero bertako zelaietan ekitaldi ezberdinak ospatu ohi dira, adibidez, Zaldi Lasterketa txapelketak edota Kantanbriako Haurren Eguna (uztaileko lehenbiziko igandean). Gainera, toki hau musika eta kirol ekitaldien lekuko izan ohi da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magdalena penintsula Aldatu lotura Wikidatan